Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra
Maddi Garmendia zine ekoizlea

“Gizartean tabu diren gauzak ez dira ikusten pelikuletan eta hori erakutsi nahi dut”

‘Astronauta’ izeneko filma ekoitzi du lazkaotarrak ikaskide batzuekin eta zuzendari lanetan ibili da alzheimerraren gaia lantzen duen ikus-entzunezkoan

M. Aranburu - 2018(e)ko martxoaren 24a, larunbata - 06:04etan eguneratua

Maddi Garmendia

Maddi Garmendia

Galería Noticia

  • Maddi Garmendia

lazkao- Oraindik ikus-entzunezko ikasketak amaitu ez baditu ere, Maddi Garmendia lazkaotarrak nahiko argi du bere etorkizuna non izatea nahi duen: zinema ekoizten. Zazpigarren artearekin lotura duten hainbat lan egin ditu, tartean, esaterako, Itziar Aizpuru protagonista duen film labur bat. Bidaiatzea eta pelikula zein serieak ikustea maite duen lazkaotarrarekin elkartu gara.

Filmak edo argazkiak, era batean edo bestean, gertu izan dituzu beti?

-Bai. Nire bizitzako lehenengo urteak beti izan dira bideo kamara baten ondoan, amak grabatzen zituen momentu guztiak. Orain, material guzti hori berreskuratu eta digitalizatu egin dugu, berriz ere ikusi ahal izateko. Aitari, aldiz, asko gustatzen zitzaion argazkigintza, oroi-tzen naiz Canon analogiko bat zu-ela. Gazteagoa nintzenean, udalekuetara joaterakoan kamara eskatu nion, baina noski, garestia zela eta ez zidaten utzi. Ondoren, udaleku-etara eramateko argazki makina bat oparitu zidaten eta oraindik ere gordeta daukat album bat orduko argazkiekin.

Orduan, argi zeneukan alor horiekin lotutako ikasketak egin nahi zenituela?

-Beno, uste nuenetik azkenean egin dudanera badago aldea. Betidanik ingeniaritza informatikoa egin nahi nuen, baina batxilergoko lehenengo mailan matematika eta informatika klaseak nituen eta ikusi nuen hori ez zela niretzako. Ondoren, magisteritza ikasteko asmoa neukan. Unibertsitateko batzuk etorri ziren guri hainbat ikasketen inguruko informazioa ematera, eta kasualitatez, magisteritza eta ikus-entzunezkoen informazioa elkarrekin eman zidaten. Orduan argi ikusi eta pentsatu nuen: nire aisialdiko gauzak direnak ogibide izan daitezke?

Zure aisialdiko gauzak esan duzu. Zertaz ari zara, zehazki?

-Informatika gustatzen zitzaidanez, edizioko hainbat programa ezagu-tzen nituen. Horiekin gauzak egiten ibiltzen nintzen, bideo muntaiak eta probak. Lagunek ere nirekin konta-tzen zuten albumen bat edo egiterako orduan.

Ikasten ari zaren karrerak hainbat adar ukitzen ditu. Zein gusta-tzen zaizu gehien bertatik?

-Oraindik ere ez daukat zehaztuta, baina badaude batzuk gehiago gustatzen zaizkidanak. Esaterako, iaz, Bartzelonan izan nintzen hiru hilabetez Seneca programari esker eta bertan produkzioa eta zuzendaritza ikasgaia eman genuen. Zuzendari rola hartzea tokatu zitzaidan lehenengo aldiz, eta egia esateko, hasi-eran ez zen erraza izan, ez nekielako nola zuzendu behar nuen... baina ondoren asko gustatu zitzaidan lan hori egitea.

Ekoitzi duzun filmean ere zuzendari lanetan ibili zara.

-Bartzelonatik bueltan, unibertsitatean, fikzio talde batean aritzea tokatu zitzaidan eta ikaskideek esan zidaten aurrez esperientzia izan nuelako zuzendari gisa ni aritzea ikusten zutela aukera ona. Kasu honetan, esan beharra daukat askoz ere gehiago gozatu dudala, azken finean, banekien nola egiten ziren gauzak, nola esan... eta horrek asko errazten du eginbeharra. Gainera, Itziar Aizpuru bezalako aktore on batekin kontatu dugu, eta horrek ere asko erraztu digu lana. Horrez gain, Handia filmeko zuzendarietako bat izan dut irakasle, eta hasierako proiektua zenetik berak emandako gomendioak kontuan hartuta azkenean lortu dugun produktua askoz ere kalitate hobegoa izan dela esango nuke.

Eta ekoitzi duzun filma zerren ingurukoa da?

-Alzheimerra eta emozioak lantzen ditu. Protagonista emakume bat da, uste duena astronauta izan zela gazte garaian, hura izan zela bere ogibidea. Horrela, orain ere Ilargira joan nahi du, baina semeak gogor egiten dio esanez jostuna izan dela bere bizi guztian, ez astronauta. Biloba txikiak, ordea, duen inozentziarekin jokoa jarraitzen dio. Momentu batean, emakumeak bere semeari esaten dio: gu ezagutzen gara, ezta? Honekin transmititu nahi genuena da zenbaitetan, gaixo dagoen bati, eromen horretan jarraituz gero zoriontsuagoa egingo dugula eta emozioak lantzerako orduan askoz ere onuragarriagoa izan daitekeela.

Lan hori egiterakoan zein izan da gehien gustatu zaizun atala?

-Ekoiztea. Alegia, pelikula graba-tzen hasi baino lehenago dagoen prozesu guztia, ikusten ez dena. Hor sartzen da aktoreak zeintzuk izango diren erabakitzea, harekin harremanak egitea, lokalizazio edo lekuak hautatzea, grabatzerako orduan beharko diren baimen guztiak eska-tzea, eta diru-iturriak lortzea ere bai.

Eta beste filmen bat egiten baduzu zein gai jorratzea gustatuko litzaizuke?

-Onartu beharra daukat pixka bat obsesionatuta nagoela emakumeak eta kirola gaiarekin. Badaude errealitate hori nahiko ondo erakusten duten filmak, baina ez dira asko. Adineko pertsonen gaia ere asko gustatzen zait;Azken finean, erakusten ez diren eta nolabait ukitzen nauten gaiak gustatzen zaizkit. Gainera, kontuan izan behar da bi gai horiek behintzat, gizartean ikusten direla, errealitate bat direla. Hala ere, filmetan ez dira agertzen. Gizartean tabu diren gauzak normalean ez dira pelikuletan kontatzen eta hori aldatu egin beharko litzatekeela uste dut, gizartean errealitate asko daudelako eta horiek erakustean, leku bat egitean, onartu egiten ditugulako.

Gipuzkoatzen

Mendi bat. Esparru. Txikitatik aitarekin hara joan izan naiz askotan.

Hondartza bat. Getarikoa. Txikitako oroitzapenak ekartzen dizkit.

Pasaia bat. Oso erantzun goierritarra esango dut: Lazkaomenditik Txindoki.

Festa edo ekitaldi bat. Nola ez, Zinemaldia.

Txoko gustokoena. Mendian barrena motoan ibiltzea.

Herramientas de Contenido