Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Hezkidetzan hezten

BIGARREN ALDIZ GURE IKASTETXEAK BERDINTASUNEAN HEZTEN PROGRAMAN PARTE HARTUKO DU

Testua eta argazkia Joakin Lizarraga I.P. - Sábado, 24 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Lehen Hezkuntzako 4. eta 6. mailetako ikasleakberdintasunaren inguruko formakuntza saioak jasotzen ari dira.

Lehen Hezkuntzako 4. eta 6. mailetako ikasleakberdintasunaren inguruko formakuntza saioak jasotzen ari dira.

Galería Noticia

Lehen Hezkuntzako 4. eta 6. mailetako ikasleakberdintasunaren inguruko formakuntza saioak jasotzen ari dira.

etxeko berriak

Neska eta mutilentzako familia eta eskola hezkuntza testuinguru nagusiak dira;beraien bitartez arau kultural, balore, norma eta sinesmenak ikasten dituzte, gizartean murgilduko diren pertsonak sortuz. Batzuetan, testuinguru hauetan modu inkontzientean transmititzen diren jokabide, iritzi eta mezuek agerian jartzen dute generoan oinarritutako ezberdintasunak mantentzen direla: emakume edo gizon izateko modu bakar bat existituko balitz bezala, edo emakume guztiak eta gizon guztiak berdinak izango balira bezala.

Neska mutil bakoitzaren garapen egokia bermatuko duten eta hezkidetzan oinarritzen diren lan estrategia eta ekintza anitzak aurrera eramatea premiazkoa da. Zentzu honetan, iaz bezala aurtengoan ere, Joakin Lizarraga I.P.-ak Eguesibarko Udalak martxan “Berdintasunean Hezten” Formakuntza Programan parte hartu du.

Programa honen helburu nagusia Sarrigurengo ikastetxe publikoetako hezkuntza-komunitatea (ikasleak, irakasleak eta familiak) emakume eta gizonen arteko berdintasunean sentsibilizatzea eta genero berdintasunean, elkarrekiko errespetuan, autonomian eta erantzunkidetasunean oinarritutako neska-mutilen arteko harreman eredu berriak sustatzea da;emakumeen aurkako indarkeria saihestuz.

Guzti hau lantzeko L-H.ko 4. eta 6.mailako ikasleria 8 saiotako formakuntza jasotzen ari da. Dinamika desberdinen bitartez berdintasunean eta elkarrekiko errespetuan oinarritutako harreman interpertsonalak sustatuko dira;gizartean emakume eta gizonei egotzitako rol eta zeregin ezberdinei buruz hausnartu eta horien aurrean jarrera kritiko bat bultzatuko da;berdintasunaren eta autoezagutzaren bitartez norberaren autoestima indartzeko ahalegina eginen da… Azken saioan, parte hartzen duen ikasgela bakoitzak bere errealitatea kontuan hartzen eta errespetuaren eta berdintasunaren aldeko konpromezua biltzen duen manifestua adostu eta sortu beharko du.

Beste gai askorekin gertatzen den bezala, hezkidetza modu eraginkor batez lantzeko ezinbestekoa da hezkuntza komunitate osoa inplika-tzea. Hortaz, ikasleei eskainitako 8 saioez gain, apirilean familiekin saio bat eta klaustrokide guztiekin 2 saio burutuko dira.

Últimas Noticias Multimedia