Alaitz eta Olatz trikitilarien erromeria izango da bihar

2018(e)ko martxoaren 24a, larunbata - 13:32etan eguneratua

AIA – Aiako Andatza Erromeri Elkarteak denboraldiarekin aurrera jarraitzen du eta bihar beste ekitaldi bat izango da trikiti doinuez gozatu ahal izateko. Hala, Alaitz eta Olatz trikitilariek alaituko dute igande arratsaldeko giroa;hain zuzen ere, arratsaldeko 18.30etik 21.30era. Hiru ordu luze izango dituzte, beraz, Arizterrazura hurbiltzen direnek gorputzak mugitzeko eta dantza egiteko. – A.R.