Aurtengo udako lanpostuetarako deialdia egin du Oriok

2018(e)ko martxoaren 24a, larunbata - 13:31etan eguneratua

ORIO – Orioko Udalak deialdia egin du udan zenbait lanpostu betetzeko;besteak beste, kabinen garbitzailea, kanpineko komunen garbitzailea, udaltzain laguntzailea, kanpineko zaindaria eta txu-txu trenaren gidaria. Deialdian parte hartzeko langabetua izan behar da eta Orion erroldatuta egotea ezinbestekoa izango da. Eskabideak udal bulegoetan aurkeztu beharko dira datorrenn apirilaren 13ra arte. – A.R.