Zuhaitz landaketa egingo da bihar Elorriagan

Antolatzaileek aurreratudutenez, 350 zuhaixkainguru landatuko dira9.30etik aurrera hasita

2018(e)ko martxoaren 24a, larunbata - 13:32etan eguneratua

DEBA – Itziarko Auzo Udalak, Lizarbe Guraso Elkarteak, Zerynthia elkarteak eta Euskal Kostaldeko Geoparkeak antolatuta, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, zuhaitz landaketa egingo da bihar Itziarko Elorregiaga inguruan. Hitzordua 9:30ean jarri dute, Elorriaga auzoko Galarreta inguruan, eta landaketa 12:30ak arte luzatuko da. Guztira, 350 bat zuhaitz eta zuhaixka landatuko dira;horien artean, arteak, gurbitzak, lizarrak, erramuak eta urkiak. Behin lanak amaituta, mokadu bat eskainiko zaie parte-hartzaile guztiei. – Eregi