Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra
Gezur hezurretik

In saecula saeculorum

Por Aitzol Elizaran - Domingo, 25 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Galería Noticia

24 urte beteko omen ditu Putin-ek boterean legegintzaldi hau beteko badu. 18 daramatza momentuan, eta hauteskundeak irabazi berri ditu bere alderdi politiko berri eta guzti. Nolabait ulertzeko, posible da norbaitek 18 urte bete berri eta lehenengo aldiz bozka ematerako garaian, Putin besterik ez ezagutu izana boterean jaio zenez geroztik. Beldurgarria. Baina mundutik buelta bat emanda, agian ez da hain harrigarria.

Txinako gobernuan ere Xi Jinping konstituzioa moldatzeko aldaketak eragiten ari da bere boterea egonkortzeko. Bertako gobernua, komunismoari uko egin gabe, kapitalismo basatian sartu da, gupidarik gabe, eta barne babesa bermatuz, euren benetako potentzialaz ohartu eta munduaren bila doaz. Horretarako, liderraren ustez pentsatu nahi dut, boterea egonkortzea ere garrantzitsua izango da, noski, ea pastelaren puska beste norbaitek eramango ote duen.

Botereak usteltzen duela esan da beti, baina norberak autokontzeptu oso ona behar du izan, ez soilik pentsatzeko berau dela gidari hoberena, baita hori egonkortu eta luzarorako prestatzeko ere, inor ez baita izango ni baina hobea. Irudikatu zuen burua besteen-tzat edozein zeregin egiteko aukera hoberena zuek zaretela pentsatzen. Zaila, ezta? Bada, batek baina gehiagok egin du hori, sarri baina maizago.

Hego Amerikan horrelako erabakiak, konstituzioak aldatzea baten edo bestearen iraunkortasuna bermatzeko eta abar sarri gerta-tzen dira, eta herrialdearen lurrunkortasunaren beraren adierazle izaten dira. Bi urtez behin legedia aldatu, herrialdeko Carta Magna aldatu eta estatu kolpeak, hemen ez badira, bizilagunarenean gertatzen dira. Bestetik, gogoan dut duela pare bat urteko udan Istanbuleko aireportutik pasa eta pare bat egunera estatu kolpea eman zutenean Turkian bertan, sinistu ezinik geratu nintzela, hain urruna zirudien estatu kolpe bezalako kontzeptu batek, eta aldi berean, hain gertu gertatu zen.

Oraindik eta hurbilagoko adibide bat jartzearren, Alemaniako kantziler den Angela Merkelek ere 2005etik darama karguan, eta okerrik ezean berak jarraituko du beste zenbait urtetan. Putinen iraunkortasunak asaldatzen gaitu, baina Merkelenak ez hainbeste, eta oraindik aldea bada ere, alemaniarrak legegintzaldi hau amaitzean, ez ditu errusiarrak oraintxe boterean daramatzan urteak urruti izango. Perspektiba kontua ote? Kezka sortzen zaigu edo sorrarazten digute? Laguna bada onartzen dugu boterean, ondo egiten baitu lana eta baita inguruari ere, baina etsaia bada, Pertsiako Satrapa bihurtzen dugu agudo.

Hartu genezake Estatu Batuarrengandik boterea bi legegintzaldietara mugatzeko legea, eta horrela, ona edo txarra atera, gehienez zortzi-hamar urtez sufritu beharko ditugu agintean, eta hautatuak oso oso onak balira, nahiago nuke ehun urtez behin galera horren pena pairatu.

Herramientas de Contenido