Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra
Erripan gora

Emakume aitzindari bat gogoan

Por Enrike Diez de Ulzurrun - Domingo, 25 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Galería Noticia

Martxo honetan gogoangarria izan da emakumeen ekimena egiazko berdintasunaren alde. Horrekin batera, bertzelako ekimenak egiten ari dira emakumeen ekarpena eta lana aitortu eta agerrarazteko. Lezkairun, orain bada emakume aitzindarien parkea, sei emakumeren omenez. Horien artean, Julia Fernandez Zabaleta dago merezimendu osoz, hau da, Dormitaleria karrikako emakume euskaltzalea, gaztetan hiriburuan euskaldundua, pedagogia kontuetan arras aitzindaria, gerra aurreko euskal eskolaren bultzatzailea, eta frankistek zigortua. Parke horretan berdin-berdin egon zitekeen bihar bezalako egun batez (martxoak 26) duela 32 urte Iruñean hildako emakume euskaldun bat, euskaltzalea, aitzindari trebea. Ai-tzindaria, batetik, lehen emakumea izan zelakoz euskaraz idazten Nafarroan (La Voz de Navarra, Argia, Eskualduna), eta bertzetik, bigarren emakumea izan zelakoz gidabaimena eskuratzen Nafarroan. Txikitatik lan handia egitea tokatu zitzaion gurasoei eta anaia-arrebei laguntzeko, eta gerra ondoren ere, Iruñera 1944an bizi-tzera etorri, eta alimaleko ahalegina egin behar izan zuen familia aitzina ateratzeko (frankistek sekulako jipoia eman zioten senarrari, eta hil ere eginen zuten, herriko apeza agertu ez izatera). 36ko altxamenduak, gainera, euskaraz idazteko bidea moztu zion, baina Iruñean berreldu zion idazlumari;tartean, berak ezagututako 47 emakumeren bizitzari buruzko pasarteak ditu idatzirik, “Indar aundiko emakumeak” sailean bilduak. Azkenean, duela zenbait urte, Euskaltzaindiak eta Euskarabideak haren lan guztiak argitaratu zituzten. Aitzinetik, Jose Mari Satrustegik liburuxka ederra eskaini zion, “Bidegileak” bildumaren barnean, 1905ean Mezkiritzen sortu eta Iruñean 40 urtetik gora bizi izaniko gure emakumeari. Ez legoke gaizki egungo ekimenetan ere haren izena gogoan hartzea, Perpetua Saragueta.

Herramientas de Contenido