Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
EP - 2018(e)ko martxoaren 26a, astelehena - 11:52etan eguneratua
Donostiako Tabakalera zentroa
Vista:
Euskadiko Filmategiak 40 urte betetzen ditu aurten eta Kimuak film laburren programak 20, eta bi urteurrenak ospatzeko programazio berezia antolatu da apirilerako Donostiako Tabakalera zentroan, Euskadiko Filmategiaren iturriek jakinarazi dutenez.
DONOSTIA. Egitarau berezia apirilaren 5ean hasiko da, "Ama Lur" filmaren proiekzioarekin. Nestor Basterretxeak eta Fernando Larruquertek zuzenduriko lanak 50 urte betetzen ditu aurten. Gainera, Peio Aldazabal Euskadiko Filmategiaren sortzaileetako batek bere film gogokoena aurkeztuko du apirilaren 12an: "Faraon" (Jerzy Kawalerowicz, 1966).
Bestalde, urteurreneko egitarau bereziak ikus-entzule gazteak ere erakarri nahi ditu, "etorkizuna direlako", eta "Karramarro uhartea" animaziozko filma programatu du (Txabi Basterretxea eta Joxean Muñoz, 2000).
Era berean, programazioak euskal ondare zinematografikoaren balioa aldarrikatuko du, eta "lurraldea zeharkatuko duen" saio berezi bat izango da apirilaren 19an, "Alava, Vitoria y su Caja de Ahorros y Monte de Piedad" (1957), "Ocharcoaga" (Jorge Grau, 1961), "Estropada berria -Regatas en Orio-" (Jesús Almendros eta José Luis Arza, 1973), "Nafarrako ikazkinak" (Montxo Armendariz, 1981) eta "Ikuska 14" (Antxo Eceiza, 1982) dokumentalak eskainita.
Azkenik, "euskal zinemagileen talentua eta etorkizuna" ospatuko dira apirilaren 26an, amaiera festan.
Horrela, Kimuak programan bildutako zenbait film labur eskainiko dira: "La guerra" (Luiso Berdejo eta Jorge Dorado, 2005), "Eramos pocos (Borja Cobeaga, 2005), On the line (Jon Garaño, 2008), "Minerita" (Raúl de la Fuente, 2013), "Zarautzen erosi nuen" (Aitor Arregi, 2014) eta "7:35 de la mañana" (Nacho Vigalondo, 2003).
Herramientas de Contenido
Tres muestras del Guggenheim Bilbao, entre las 10 de más éxito del mundo
Con 1.322.611 visitantes, 2017 fue el año de mayor éxito de visitantes del museo
Leire Retegui e 'Iruñea Taldea' ganan el Campeonato de Txistularis de Euskal Herria
Rosendo en Burlada: rock sin edad, con mayúsculas y en superlativo