Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

‘Etxeko saltsak’ komediak itxiko du gaur IrriZiklo 2018

Txalo konpainiak oholtzaratuko du umore inglesezko endredo-komedia hau, 20.00etan, NAE-n

Miren Mindegia Oskar Montero - Martes, 27 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Mikel Laskurain eta Ane Gabarain aktoreak, atzo, Nafarroako Antzerki Eskolan.

Mikel Laskurain eta Ane Gabarain aktoreak, atzo, Nafarroako Antzerki Eskolan. (OSKAR MONTERO)

Galería Noticia

  • Mikel Laskurain eta Ane Gabarain aktoreak, atzo, Nafarroako Antzerki Eskolan.

iruñea- Txalo Produkzioak konpainiak itxiko du gaur Iruñeko Udalak antolatzen duen IrriZiklo 2018 euskarazko umore zikloa, Etxeko saltsakendredozko komediarekin. Relatively speaking antzezlan arrakastatsuan oinarritutako lan honetan bikoteen sekretuak izango baitira ardatz nagusi, atzo Mikel Laskurain eta Ane Gabarain aktoreek Iruñean eskainitako aurkezpenean azaldu zuten moduan. Antzezlana 20.00etan eskainiko da, Nafarroako Antzerki Eskolan (NAE).

Begoña Bilbaok zuzendu du an-tzezlana, eta Laskurain eta Gabarainez aparte, Aitziber Garmendia, Miren Gojenola eta Aitor Fernandino izanen dira pertsonaien azalean sartuko direnak. 1960ko hamarkadan Alan Ayckbournek idatzitako komedia ingles honetan, bi bikote dira protagonista: Ginny eta Greg bikote gazte bat dira, ustez zoriontsu bizi direnak. Ginnyk, ordea, bera baino helduagoa den gizon bat du maitale, eta harreman sekretua bertan behera uztea erabakitzen du. Gregek nora dion galdetzen dionean, neskak gezur bat esaten dio: gurasoen etxera doala. “Eta hor hasiko da endredoa”, adierazi zuen atzo Laskurainek. “Izugarrizko korapiloa sortzen da”, gehitu zuen Gabarainek. “Moral bikoitzaz ari da obra. Pertsonaia bakoitzak bere sekretuak eta gezurrak ditu”.

Istorioak hamaika norabidetan gurutzatuko ditu pertsonaien bideak, eta gaizki-ulertutik gaizki-ulertura, ikusleek pertsonaiek baino informazio gehiago izango dute. Antzezlana euskaratzerakoan, “umore ingles” horren egokitzapen lan bat egon dela argitu zuten atzo bi aktoreek. Prozesua “oso polita“ izan dela adierazi zuen Gabarainek, “jolas bat bezala”.

Obra iaz oholtzaratu zen lehenengoz, Donostiako Aste Nagusian. “Harrera oso beroa izan zen”, gogoratzen du Gabarainek. “Hiru egunez jarraian eskaini genuen eta antzokia gainezka egon zen”. Ordutik, euskarazko zein gaztelerazko bertsioa hainbatetan plazaratu du Txalok, aldi oro publikoaren harrera ona lagun izan duelarik.

Txalo konpainia gipuzkoarrak, Xabier Agirreren zuzendaritzapean, euskarazko zein gaztelaniazko obrak taularatzen ditu, tokian nahiz estatuan oso ezagunak diren aktoreekin, eta horri esker Euskal Herrian zein kanpoan emanaldi gehien egiten dituzten euskal konpainietako bat da.

antzezlana

Zuzendaria. Begoña Bilbao

Aktore taldea. Aitziber Garmendia, Ane Gabarain, Miren Gojenola, Mikel Laskurain eta

Aitor Fernandino.

Sinopsia. Greg eta Ginny etxe berean bizi dira. Maitaleak dira eta bizimodu zoriontsuan, ustez, sekreturen bat baitago tartean. Ginnyk gurasoen landetxera, bisita egitera doala esango dio, baina gezurretan ari da. Izan ere, Philip, bere maitale sekretuarengana doa, harremana bertan behera uzteko asmoz. Gregek, susmo txarra hartuta, neska laguna segiko du eta neskalaguna baino lehen iritsiko da Philip eta Sheila bere emaztea, bizi diren landetxera. Ginnyren gurasoak direlakoan dago. Ginnyk Philipi aitaren plantak egitea eskatuko dio.

Herramientas de Contenido

etiquetas: nafarroa, kultura