Klinkek 5.503 euro bildu ditu errefuxiatuen aldeko bazkarian

2018(e)ko martxoaren 27a, asteartea - 14:07etan eguneratua

HONDARRIBIA – Larunbatean egindako bazkari solidarioa eta honekin batera martxan jarritako zozketa batuta, Hondarribiko Klink elkarteak Hondarribia-Katsikas GKEaren bitartez Turkiako mugan dauden errefuxiatuak laguntzeko erabiliko diren 5.503 euro biltzea lortu du. Elkarteak eskerrak eman nahi izan dizkie parte hartu eta lagundu duten guztiei. – X.S.