Usurbe mendiko malda garbitu du Beasaingo Udalak

Gainera, inguru horretan dauden baserri guztietarako seinaleztatzea hobetu du

M. Aranburu - Martes, 27 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Usurbe mendi inguruko malda eta belardiak, dagoeneko garbituta daude.

Usurbe mendi inguruko malda eta belardiak, dagoeneko garbituta daude.

Galería Noticia

Usurbe mendi inguruko malda eta belardiak, dagoeneko garbituta daude.

beasain- Inguruko mendiak, belardi eta landa eremuak garbi izateak garrantzia handia du gizartean. Ez bakarrik udalerriari eta biztanleei onurak ekartzen dizkielako, hala nola, hala bertako bideetatik lasai igaro dezaketelako. Kontuan izan behar da lurrari ere on egiten diola, eta beharrezkoa dela, behin-tzat, bertako belar txarrak kendu eta ingurua garbi eta txukun mantentzea.

Beasaingo Udala aspalditik zebilen Usurbe mendi inguruko lanak burutu nahian. Denbora batez eginbehar horiek etenda egon badira ere, aste hauetan berriro heldu dio Udal gobernuak eginkizun honi, duen garrantziaz jabetuta. Honela, azaldu dutenez, Beasain mendiko lehen sektoreari “zor zaion errekonozimendua” dela eta, ingurua garbitzen hasi dira berriz ere. Horretarako, baina, gai honetan adituak diren espezialistekin kontatu dute;hain zuzen ere, Etorlur landa ingurunea eta lurralde oreka sustatzen duen elkartea izan da lan hauek egiteaz arduratu dena.

Usurbe baserrian, etxez goiko eremuan kokatzen diren malda edo bertako bizkarrean dauden zelai-etan egin dituzte lanak eta kasu honetan, sastraka eta oteak kendu dituzte batez ere. Baserri hau herrian eta inguruan nahiko ezaguna da bai bere nekazaritza eta abeltzaintza jarduerari esker, baina bestalde, baita ere herriari begira daukan mendi malda garbiaren kokagune estrategikoari esker. Baserri honen belardi inguruetan ganadu mota ezberdinak ibiltzeko aukera aprobetxatzen dute bertako ganaduzale eta abeltzainek eta garbiketa hauen aldea guztiek nabarituko dute.

Udaletik nabarmendu dutenez, eremu hau garbi edukitzeak udalerriari egiten dion onura kontutan hartzen dute eta bide batez, auzoak lehen sektoreari egiten dizkion ekarpenak balioan jartzen dira.

baserrien kokapenaBeasaingo mendi garrantzitsuenetako baten inguruko malda eta belardiak behar bezala garbitzeaz gain, Udalak beste pauso bat ere eman du bertako auzoetan bizi diren lagunentzako eta Usurbe inguruko baserriak ezagutu nahi dituztenentzako. Hain zuzen ere, mendi honen inguruko baserrietara iristeko seinaleztapen berria jarri dute.

Aurrez Erauskin edo Beasainmendi auzoan jarrita zeuden beharrezko seinaleak, eta beraz, oraingo txanda honetan ez da berriz jarri beharrik izan. Baina beste batzuek bai zuten behar hori, eta horregatik gainontzeko udalerriko baserri-etara iristeko seinaleak jarri dira. Zehazki, errepide nagusitik baserria dagoen tokiraino kokatu dira seinaleak kasu bakoitzean eta bertan baserriaren izena eta distantzia ere adierazten dira, bertatik igaro-tzen denak informazioa segituan jaso dezan.

Beasaingo Udalak azpimarratu nahi izan du ekintza honekin “bertako ondareak eta izanak duten balioa” ikustarazi nahi duela. Edo beste modu batean, antzinako izatearen lekukotza bistarazteko erraztasunak jarri eta leku zein eraikinek duten jatorrizkotasunari garrantzia eman. “Ondarea gizarteratuz, izana eta izena lotzen dira eta aipamen honek garenari eta nortasunari garrantzia ematen dio”, adierazi dute.

Lan hauetan, guztira, baserrietara iristeko bidea erakusten duten 78 seinale jarri dituzte. Zehazki, ondorengo auzoetan kokatu dira seinale horiek: Matxinbenta, Astigarreta, Garin, Arriaran, Salsamendi, Gudugarreta, Ugartemendi, Zunzunegi, Pagorriaga eta Loinaz auzoa. Seinaleak jartzeko lan hauen aurrekontua 28.917,27 eurokoa izan da.