Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Astrofisikaren jeinua

Galera Berriki zendu zen zientziaren munduak eman ikerlari ospetsu eta zirraragarrienetako bat. Bere gurpildun aulkitik, unibertsoaren sorrera azaldu zigun.

Diario de Noticias - Miércoles, 28 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Stephen Hawking, unibertsoaren inguruko hitzaldi bat eskaintzen.

Stephen Hawking, unibertsoaren inguruko hitzaldi bat eskaintzen. (D.N)

Galería Noticia

  • Stephen Hawking, unibertsoaren inguruko hitzaldi bat eskaintzen.

Zientziaren munduak bere izen garrantzitsuenetako bat galdu zuen joan zen martxoaren 14ean. Dudarik gabe, nortasun eta karisma nabarmena zuen Stephen Hawking astrofisiko britainiarrak. Bere ekarpenak izugarriak izan ziren kosmologia garaikidean, eta bidenabar, pop kulturaren ikonoetako batean bilakatu zen.

Hawking ilunabarrean hil zen Cambridgeko bere etxean, Ingalaterran, 76 urte zituela. 1963an alboko esklerosi amiotrofikoa diagnostikatu zioten, ELA, eta medikuek ez zioten bi urte baino gehiago eman. Ez zuten bere bizi itxaropena asmatu baina pixkanaka bere gorputzeko mugikortasuna galduz joan zen.

1970etik aurrera astronomian espezializatu zen, zulo beltzen fenomenoa eta Big Bang teoria ikertuz. 1982an Denboraren historia laburraidatzi zuen, unibertsoari buruzko dibulgazio liburu ospe-tsua. Jainkoarengan sinesten duten zientzialarien aldean lerratu zen orduan, Unibertsoa zientifikoki ulertzea eta Jainko sortzailea izatea bateragarriak baitziren haren-tzat, baina 2010ean argitaraturiko liburuan, The Grand Design hain zuzen ere, atzera egin zuen, zien-tzia modernoak Jainko sortzaile bat izateari aukerarik ematen ez ziolakoan. Burmuina ordenagailu bat bezala ikusten zuela aipatu zuen elkarrizketa batean 2011, eta hortaz burmuina eta kontzientzia gelditu egingo zirela osagaiek huts egiterakoan: “Ez dago zerurik edo beste bizitzarik ordenagailu apurtuentzat;hori ipuin bat da, ilunaren beldur den jendearentzat”.

Bere bizitzako azken urteetan aulki elektriko gurpildun bat erabili zuen, bai eta hitz egiteko balio zion ordenagailu bat ere. Horrek ez zion galarazi fenomeno astronomikoak ikertu eta dibulgazio liburuak idaztea, eta mundu osoko fisikari garrantzitsuenetakoa zen.

Hawkingen lehen emazteak idatzitako memorietatik, The Theory of Everything («guztiaren teoria») film biografikoa egin zen 2014an. Unibertsitateko karreraren hasiera, bere gaixotasunaren hastapenak eta bere lehen ezkontza ageri dira film horretan.

Bi aldiz ezkonduta

Hawkingen gurasoak Londresen bizi ziren, baina Bigarren Mundu Gerraren ondorioz ama Oxforda joan zen, eta han jaio zen Stephen Hawking. 1959an Oxforden zientzia naturalak ikasteko beka bat lortu zuen eta fisikan lizentziatu zen 1962an. Ondoren Cambridgera joan zen kosmologia ikertzeko. Doktoretza egiten ari zen bitartean ezkondu zen Jane Wilderekin (1965ean) 1966an lortu zuen fisikako doktoretza. 1972an Hawking Royal Societyko kidea izatera sartu zen;hiru urte eta gero fisikako irakasle izan zen Cambridge-en. Bere bizitza osoan hainbat sari eman dizkiote, baita liburuak argitaratu ere. Hogeita bost urtez ezkonduta egon eta gero, 1990ean ezkontza apurtu zen. Jane Wildek, dena den, Jane Hawking izena erabili izan du aurreran-tzean. Stephen bere erizain Elaine Masonekin bizitzera joan zen. Bost urte geroago ezkondu ziren.

azpimarratzeko

Pop kulturaren ikono:Zientziari egindako ekarpenaz gain, pop kulturaren ikono modukoa ere izan zen, besteak beste The Big Bang Theory eta Stark Trek telesailetan agerraldiak egin baitzituen, eta The Simpsons telesailean ere azaldu izan baita Hawkingen marrazkia. Ziurrenik, herritarren artean fisikaririk ezagun eta mediatikoena izan da.

argitalpenak

Hawking euskaraz: ‘Denboraren historia laburra: Big bang-etik zulo beltzetara’ (jatorrizko izenburua ingelesez: A Brief History of Time: From the Big Bang to Black Holes) Stephen Hawking astrofisikariak idatzitako zien-tzia-liburua da. Liburua euskaratua dago, 1995ean Juan Ignacio Abrisketak itzulia.

Herramientas de Contenido

etiquetas: nafarroa, ikasberri