Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Historia luzeko kale eta eraikinak

Bidaia bat denboran Lizarrako San Pedro auzoak hamar mende baino gehiago daramtza bizkarrean. Aukera bikaina, dudarik gabe, hiriko historian murgiltzeko.

Diario de Noticias - Miércoles, 28 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Turistak, San Pedro elizaren atarian.

Turistak, San Pedro elizaren atarian.

Galería Noticia

  • Turistak, San Pedro elizaren atarian.

Lizarrako San Pedro auzoa XI. mendearen bukaeran sortu zen, eta aukera paregabea da hiri honetako historian galtzeko. Beraz, ez galdu txoko ikusgarri hau bisitatzeko aukera. Bertako eraikin erlijiosoak ikustearekin batera -Hilobi Santuaren eliza edo Ruako San Pedro eliza-, zure gogoak denboran atzera egin eta zure burua erromes irudikatuko duzu Santiagorantz oinez.

Auzoko eraikin zibil interesgarriak ikusita (horien artean nabarmentzekoa Nafarroako errege-erreginen jauregia), aukera izanen duzu Donejakue bideak Ega ibai bazterrean dagoen hiri honetako ekonomiara ekarritako distira imajinatzeko eta, era berean, merkatari sentituko zara Erdi Aroko rua de Curtidores kale oparoan.

Donejakue bidea sustatzeko asmo tinkoarekin bat, errege Antso Ramirezek Bidearen etapa bat sor-tzea erabaki zuen 1090ean, Lizarra izeneko lekuan -baskoien kokaleku zaharrean-. Gaztelu bat eraiki, jendegune bat ezarri, harresiz inguratu eta foru bat eman zion, Jakako forua oinarri harturik. Horren arabera, baimena eman zuen frankoak hara bizitzera joan zitezen. Jende noble eta elizjendearekiko basailutzatik libre zeuden gizonak ziren frankoak. Neurri horiek merkataritza sustatu eta hiria aberastu zuten ekonomiari eta kulturari begira.

Horrela sortu zen San Martin burgua Ega ibaiaren eskuin bazterrean, hots, Lizarrako auzorik monumentalena, San Nikolas eta Curtidores kaleen inguruan. Bada, auzo honetan sortu zen Lizarrako lehen tenplu erromanikoa: Ruako San Pedro, alegia. Donejakue bideak gurutzatua, egungo San Pedro auzoak eutsi dio, ederki eutsi ere, Erdi Aroko izaera nabarmenari.

Herramientas de Contenido

etiquetas: nafarroa, ikasberri