Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Ikasleak parlamentuan, ‘mugetatik harago’

Kontzientziazioa Nafarroako zazpi ikastetxek parte hartu dute Alboan GKE-ak antolatutako proiektu honetan eta joan zen astean Nafarroako Parlamentuan mintzatu ziren.

Diario de Noticias - Miércoles, 28 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Nafarroako Parlamentuan egon zen ikasle taldea.

Nafarroako Parlamentuan egon zen ikasle taldea. (IBAN AGUINAGA)

Galería Noticia

  • Nafarroako Parlamentuan egon zen ikasle taldea.

Ainhoa Aznarezek, injustizien aurka egindako borroka eskertu zion Alboan elkarteari Ivan Benitez argazkilariak, Sirian izandako esperientzia kontatu zien ikasleei

Nafarroako Parlamentuan ikastetxe desberdinetako ikasleen eta ordezkari politikoen arteko topaketa bat antolatu zuen joan zen astean Alboan GKEak, izan ere, “Mugetatik haratago”, erakundeak burututako hezkuntza proiektua Nafarroako ikastetxeetan mihgrazioa eta errefuxiatuen gaia lantzeko gida izan baita.

Ekitaldia Osoko Bilkuren Aretoan izan zen eta bertan San Ignacio Ikastetxea, Carlos III. Eskola Teknikoa, Eunate BHI, Hijas de Jesús Ikastetxea, Sancho el Mayor BHI, Berriozar BHI eta Hezitzaileen Eskolako ikasle eta irakasleek parte hartu zuten. Gainera, Alboan-eko kideek parte hartu zuten, baita talde parlamentario guztietako ordezkariek ere.

Ekitaldiari Ganberako Lehendakariak eman zion hasiera, Ainhoa Aznarez Igarzak, eta Alboan erakundeari “munduan desberdintasuna eragiten duten bidegabekerien salaketarekin erakusten duten konpromisoa” eskertu zion, baita “gizartearen ongizatea bilatzen duen kultura eraikitzeko egindako lana ere, mugak aintzat hartu gabe”.

Aznarezek “Mugetatik haratago” proiektuaren garapenerako erakundeak egin duen lana azpimarratu zuen, adieraziz “haurtzaro eta nerabezaroan balioetan oinarritutako hezkuntza egoera hau konpontzeko ezinbestekoa dela”. Lehendakariak, amaitzeko oroitarazi zuen “botere publikoek Giza Eskubideekiko konpromiso irmoa eduki behar dutela, mugetatik haratago doana”.

Ani Urretavizcayak, Alboan erakundeko Hezkuntza arduradunak, eskerrak eman zituen ekitaldi hau Parlamentua bezalako “espazio garrantzitsu eta esanguratsu honetan” ospatzeko aukeragatik, eta ikastetxeei eskerrak eman zizkien aurretik eginiko lan eta hausnarketengatik.

Urretavizcayak adierazi zuen erakundearen helburua “hiritar kritiko, kontzientziadun, aktibo eta konprometituak” sortzea dela, eta horregatik lan egiten dute ikastetxeekin, formakuntza eta lagun-tza eskainiz”.

Jarraian, Iván Benítez, argazkilari eta kazetariak bere lanen erakusketa bat egin zuen Sirian bizitako esperientzia kontatzen zuen bitartean, eta gerra egoeran bizi diren baina era berean gerratik kanpo dauden haurren eguneroko bizitza islatu nahi izan zuen.

Iván Benítezen hitzartzearen ondoren, ikastetxe desberdinetako ikasleek “Mugetatik haratago” hezkuntza proiektuaren baitan garatutako hausnarketa eta lanak azaldu zituzten, eta ikastetxe bakoitzak ordezkari politikoei eskaera bat egin zien.

Carlos III. Eskola Teknikoko ikasleek euren proiektua azaldu zuten, “Nire ahulkia, zure babeslekua” izenekoa. Ahulkiak pertsonalizatu zituzten bertan errefuxiatuen egoerari buruzko euren beldur eta hausnarketak islatuz, adierazi nahian prest daudela errefuxiatuak hartzeko eta bizi duten egoera larria ulertzen dutela adierazteko. Ordezkari politikoei eskatu zieten “uler dezaten gizartea errefuxiatuei harrera egiteko prest dagoela, eta beraiek direla zentzu horretan pausuak eman behar dituztenak”.

Hijas de Jesús Ikastetxeko ikasleek azaldu zuten esperientzia hau nola bizi izan duten eta nola elkarbanatu duten ikastetxean, eta eskatu zuten “Nafarroa harrera leku izan dadin neurriak har ditzaten”.

Berriozar BHIko ikasleek ikastetxean garatutako “proiektu interkulturala” azaldu zuten, ikaslegoaren jatorria ezagutzeko egin dituzten inkesta batzuetan oinarritutakoa. Proiektu horri esker, azaldu zutenaren arabera, errefuxiatuekin identifikatuta sentitu dira, eta hori dela eta, “pertsona guztientzako tratu duina eta errespetua” eskatu zuten, “pertsona bat bera ere ez delako ilegala”.

San Ignacio Ikastetxeko ikasleek, Alboanen hezkuntza proiektuan oinarrituta burutu duten lana azaldu zuten, dirua jasotzetik ikusgarritasunerako txapak egitera. Ordezkari politikoei eskatu zieten “ordezkatu gaitzaten. Gizarte irekia, librea, interkulturala izan dadin eta datozen pertsonak aberastasun sinbolotzat har ditzaten”.

Hezitzaileen Eskolako ikasleek “Desesperados” proiektua azaldu zuten, errefuxiatuek euren bidean bizi duten desesperazioa islatzeko egindako lana. “Giza Eskubideak bete daitezen eta harrera oso eta erreala izan dadin konpromiso erreala” eskatu zuten.

Amaitzeko, Sancho El Mayor BHIko ikasleek adierazi zuten euren lana migrazioa eta errefuxiatuen gaia ezagutzean oinarritu dela, kontzeptuak ikasi eta egoera ulertzea. Haien eskaera izan zen “Foru Erkidegoko ikastetxe guztietan gure hizkuntza erakusteko prest dauden irakasleak egotea, atzerritarren integrazioa errazagoa izan dadin”. Eunate BHIko ikasle batek bere esperientzia pertsonala kontatu zuen, “Oporrak bakean” izeneko proiektu batean parte hartzen baitu Saharako egoera landuz. Haien eskera “errefuxiatuentzako babesa eska-tzean oinarritu da, batez ere babes psikologikoa beharrezkoa baita”.

Amaitzeko, ikastetxeetako irakasleek Alboan GKE-ko kideekin batera ordezkari politikoen konpromisoa eskatzen duen manifestua irakurri zuten.

Herramientas de Contenido

etiquetas: nafarroa, ikasberri