xehetasunak

Nafarroako ikasleak, europara bidean

Etorkizunera begira Garapen pertsonal nahiz profesionalerako trebetasunak eskuratzeko helburuarekin, Nafarroako 98 ikaslek egonaldiak hasiko dituzte Europako hainbat hiriburutan

Diario de Noticias - Miércoles, 28 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Erasmus+ programaren koordinatzaileak, Maria Solana kontseilaria (ezkerretik hasita laugarrena) eta programan parte hartu behar duten ikasleak, atzean.

Erasmus+ programaren koordinatzaileak, Maria Solana kontseilaria (ezkerretik hasita laugarrena) eta programan parte hartu behar duten ikasleak, atzean. (UTZITAKOA)

Galería Noticia

Erasmus+ programaren koordinatzaileak, Maria Solana kontseilaria (ezkerretik hasita laugarrena) eta programan parte hartu behar duten ikasleak, atzean.

Hezkuntza kontseilari María Solanak Hezkuntza Departamentuan hartu zituen astelehenean, Erasmus + programaren barnean datozen egunotan Europako hainbat hiriburutan egonaldiak hasiko dituzten Lanbide Heziketako 98 ikasleak.

Zehazkiago esanda, ikasle hauek Italia, Erresuma Batua, Irlanda, Malta, Holanda, Portugal, Finlandia, Frantzia eta Letoniako lan-zentroetan eta prestakuntza-zentroetan jardungo dute lanean, jatorrizko ikastetxeetan jasotako ezagutzak praktikan jartzeko xedez.

Solana kontseilariak esperientzia ongi profitatzera animatu zituen ikasleak, “tekniketan nahiz hizkuntzetan jaso dituzuen ezaguerak aregotu eta hobetzeko aukera ekarriko baitizue, gaitasun eta trebetasun profesionalak ere hobetuz eta, oroz gain, lan-munduratzeko dituzuen aukerak indartuz, Foru Komunitatean nahiz harrerako herrialdeetan”.

Lanbide-Heziketako 98 ikasleak -Goi-Mailako Graduko 50 ikasle eta Gradu Ertaineko 48- ekainaren 30a arte egongo dira helmugako herrialdeetan. Egonaldiak hiri hauetan egingo dira: Italiano Turinen (17 ikasle), Florentzian (12 ikasle), Paduan (12 ikasle) eta Pistoian (10 ikasle);Erresuma Batuko Totnes hirian (13 ikasle);Holandako Ultrech hirian (6 ikasle);Finlandiako Lappeeranta hirian (1 ikasle);Frantziako Arroxelan (1 ikasle);Lisboan (4 ikasle), Dublinen (13 ikasle), Rigan (1 ikasle) eta Maltan (8 ikasle).

2016-2017 ikasturtean, 135 ikaslek parte hartu zuten Erasmus+ programan, jatorrizko ikastetxeetan jasotako ezaguerak ohiko ingurunearekin zerikusirik ez duten baldintza kultural eta soziolaboral desberdinetako inguruneetan hobetzeko eta praktikara eramateko aukeraz baliaturik.

Erasmus+

Erasmus+ Europar Batasunak hezkuntzan, prestakuntzan, gazterian eta kirolean duen programa da. 2014-2020 epea hartzen du, eta ikuspegi berriak zabaltzen ditu mugikortasuna diseinatzeko, bai eta Europako nahiz nazioarteko hezkuntza-lankidetzarako ere.

Erasmus+ programako gazteen kapituluak formala ez den eta informala den hezkuntza-arloko gazte guztiei babesa ematen die, eta honako helburu hau du: beraien garapen pertsonal nahiz profesionalerako funtsezko trebetasunak eskuratzea, eta etorkizuneko Europar Batasunean partaide-tza aktiboa izan dezatela.

ierasmus +

98 ikasleEgonaldiak hiri hauetan egingo dira: Italiano Turinen (17 ikasle), Florentzian (12), Paduan (12) eta Pistoian (10);Erresuma Batuko Totnes hirian (13);Holandako Ultrech hirian (6);Finlandiako Lappeeranta hirian (1);Frantziako Arroxelan (1);Lisboan (4), Dublinen (13), Rigan (1) eta Maltan (8). Goi-Mailako Graduko 50 ikasle eta Gradu Ertaineko 48 ikasle.

etiquetas: nafarroa, ikasberri