Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra
6. mailako ikasleak Izaskun Esparza, Ibon Ripa, Joane Pelaez eta Adur Ulibarrena

“Ez da gauza bera Lizarran edo Senegalen jaiotzea, gure bizimodua nahiko erosoa da”

6. mailako ikasleek Lizarrako eta Senegaleko bizi-kalitatea neurtu eta konparatu dute. Alderaketa horretatik ateratako ondorioak hementxe dituzue.

Lizarrako Ikastola - Jueves, 29 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Izaskun Esparza, Ibon Ripa, Joane Pelaez eta Adur Ulibarrena.

Izaskun Esparza, Ibon Ripa, Joane Pelaez eta Adur Ulibarrena. (LIZARRAKO IKASTOLA)

Galería Noticia

  • Izaskun Esparza, Ibon Ripa, Joane Pelaez eta Adur Ulibarrena.

lizarra- Hobetu al dezakegu gure bizitza? Zer egin dezakegu egoera ahulean bizi direnei laguntzeko? Zein da gure bizi-kalitatea? Galdera hauei erantzutea izan dute helburu azken asteetan Lehen Hezkuntza 6. mailako neska-mutilek.

Erronka honetarako, ikerketa lan bateratua egin dute talde handian, eta inguruko zerbitzuak sakonki aztertu ondoren, beste herrialdeetako datuekin alderatu dituzte. Sudan edo Senegaleko herrialdeekin konparatuz aldaketa nabarmena dagoela jabetu direnez, azoka solidario bat antolatzea bururatu zaie;lortutako diruarekin, haien hezkuntza baliabideei bultzada txiki bat emateko.

Honen inguruan hitz egiteko aukera izan dugu 6. mailako Izaskun Esparza, Ibon Ripa, Joane Pelaez eta Adur Ulibarrena ikasleekin.

Nola aztertu duzue gure bizi-kalitatea?

-Oinarrizko zerbitzuak aztertu ditugu hauen baldintzak balora-tzeko. Zehazki, hezkuntza, osasuna eta udal zerbitzuak ikertu ditugu.

Zein izan da datuak lortzeko prozedura?

-Gure hezkuntza-sistemaren ezaugarriak ezagutzeko Lizarra Ikastolako zuzendariarekin hitz egin dugu. Osasun-arreta maila neur-tzeko ospitaleko erizain batekin elkartu gara eta, azkenik, herri bateko udal zerbitzuen berri jaso-tzeko, Lizarrako alkatearekin topaketa izan dugu udaletxean.

Lortutako emaitzek zer ondorioztatzen dute?

-Orokorrean, Lizarran, herrialde garatuen zerbitzuak eskaintzen dira. Nolabait gure bizimodua nahiko erosoa dela esango genuke. Egunero ikastolara joaten gara gauza asko ikastera, gaixotzen garenean medikuak sendatzen gaitu eta gure herriko kaleak garbiak eta ziurrak dira. Hau ez da munduko toki guztietan gertatzen.

Gure bizi-kalitatea beste herrialde batzuetako datuekin konparatzerakoan, zertaz ohartu zarete? Adibideren batekin azalduko zenukete?

-Ez da gauza bera Lizarran jaio-tzea edo Senegalen. Hemen istripu baten ondorioz besoko hezurra hautsiz gero adibidez, ospitalera joan eta medikuen tratamenduekin hezurra osatu eta besoa berriro erabiltzeko aukera dugu. Aldiz, jakin izan dugu, Senegaleko neskatxa batek besaurreko hezur bat hautsi ondoren, beso hori erabiltzeari utzi behar izan ziola, han besoa ondo sendatzeko (osatzeko) aukerarik ez zuelako izan. Azken finean, baldin eta non jaio, modu batean edo bestean bizi izateko aukera izango da.

Zer egin dezakegu egoera ahulean bizi direnei laguntzeko?

-Haien baliabideak horren murri-tzak direnez, guri azoka solidario bat egitea bururatu zaigu, lortzen dugun diruarekin Senegaleko hezkuntza baliabideak hobetzeko.

Zer erosi ahalko dugu azoka solidarioan?

-Matematika ikasgaian eskumuturrekoak egiten ikasi dugu, hiru kolore erabiliz, hauen konbinaketa posible guztiak gauzatuz. Ingelesa ikasgaian sandwich-ak prestatzen aritu gara. Gainera, bakoi-tzak, balio pertsonala duen objekturen bat salmentan jarriko du, baita liburuak eta eskulanak ere.

las claves

Sudan edo Senegaleko herrialdeekin konparatuz aldaketa nabarmena dagoenez, azoka solidario bat antolatzea bururatu zaigu

Azokan lortutako diruarekin, herrialde hauetako hezkuntza baliabideei bultzada txiki bat emango diegu.

Herramientas de Contenido

etiquetas: nafarroa, ikastolak

Últimas Noticias Multimedia