Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Hernanik medikamentuen erabilera hobetzeko programarekin bat egin du

Helburuak botikak eskuratzeko modua erraztea eta etxeko zaintzailearen lanean laguntzea dira

Jueves, 29 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Hernani- Eusko Jaurlaritzako Farmaziako zuzendariak, Iñaki Betolazak, Hernaniko Zerbitzu Sozialetako presidenteak, Xabier Lertxundik, eta Gipuzkoako Farmazialarien Elkargo Ofizialeko lehendakariak, Angel Garayk, hitzarmen bat sinatu zuten berriki, Hernaniko udaletxean. Horren arabera, udalerriak bat egiten du Etxeko Laguntza Zerbitzuko erabiltzaileen artean medikamentuen erabilera hobetzeko programarekin.

Programaren helburua medikamentuak eskuratzeko modua erraztea eta tratamendua zuzen betetzea da, baita etxeko laguntzailearen edo zaintzailearen lanean laguntzea ere, botikak erosi, kontserbatu eta administratzeari dagokionez.

Horretarako, dosifikatzeko sistema pertsonalizatuak erabiltzen dira, non pazienteak eguneko une bakoitzean hartu behar dituen konprimituak jartzen diren, dosia zuzen emateko beharrezko informazioarekin batera. Udal bakoi-tzeko Gizarte Zerbitzuetako zuzendaritzak aukeratzen ditu parte hartuko duten erabiltzaileak, eta haiek, programan sartu aurretik, oniri-tzia eman behar dute.

Ondoren, erabiltzaileak farmazia aukeratzen du, eta elkarrizketa bat egiten zaio, fitxa bat betetzeko, hartzen duen medikazioari eta dituen osasun arazoei buruzko informazio guztiarekin. Hamabostean behin edo astean behin, farmazialariak medikazioa entrega-tzen du, dosiak pertsonalizatuta.

Hernani kontuan hartuta, Gipuzkoan dagoeneko 35 udalerrik egin dute bat programarekin, eta Lurralde osoan kreditatutako farmaziak 261 dira (guztien %91). - A.M.

Herramientas de Contenido

Últimas Noticias Multimedia