Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Mari Karmen Oriarena da Lazkaoko jaietako azala

Lehenengo aldiz, Udalak jaietako programaren azala aukeratzeko lehiaketa antolatu du eta 11 lan aurkeztu dira

Jueves, 29 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Mari Karmen Oria bere saria jasotzen, Naldaiz zinegotziarekin.

Mari Karmen Oria bere saria jasotzen, Naldaiz zinegotziarekin. (N.G.)

Galería Noticia

  • Mari Karmen Oria bere saria jasotzen, Naldaiz zinegotziarekin.

lazkao- Aurtengo urtean Lazkaoko Udalak lehen aldiz antolatu du herriko jaietarako, San Prudentzioetarako, egitarauko azalean jartzeko irudiaren lehiaketa. Guztira, hamaika lan aurkeztu dira, eta epaimahaiaren saria Mari Karmen Oria Zabala herritarrak jaso du. Beraz, beraren irudia eramango du azalak. Amagoia Naldaiz zinegotziaren eskutik jaso du 200 euroko saria udaletxean egindako sari banaketa ekitaldian.

Argazki koloretsua, festen hasierako suziria da Oriak egin duen irudiaren erdigunea. Herriko plaza atzean jendez beteta dagoela eta marraztutako txinparta batzuk gehituta osatu du azken irudia irabazleak. Txupifesta izena eman dio lanari, irudian agertzen diren bi elementu nagusiak uztartuta.

Festa batzordeko partaideek zein batzorde buruak eta Lazkaoko Udaleko bi zinegotzik osatu dute epaimahaia. 2018ko San Prudentzio festak apirilaren 20an hasiko dira, eta maiatzaren lehenengo egunean amaituko dira. Horrez gain, Lazkaomendi auzoko festak, berriz, maia-tzaren 5ean eta 6an izango dira, Lazkaoko festen ondorenean hain zuzen ere.

erakusketaBestalde, San Pruden-tzio jaietako egitaraurako azala egiteko lehiaketara aurkeztu diren lanekin erakusketa jarri dute kultur etxeko areto nagusian. Horrela, hala nahi duenak lehiaketara aurkeztu diren lan guztiak ikusteko aukera izango du bertan. Erakusketa hau apirilaren 7ra arte egongo da irekita, 17.00etan hasi eta 19.00ak bitartean. - M.A.

Herramientas de Contenido

Últimas Noticias Multimedia