Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Gobernuak LURSAREA indartu du aurrekontua areagotuz, garapen iraunkorraren eta lurralde kohesioaren aldeko ekintzak bultzatzeko

Sábado, 31 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 19:18h

Hurrenez hurren, Garapen Ekonomikoko eta Eskubide Sozialetako lehendakariordeak diren Manu Ayerdi eta Miguel Laparra, eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilari Isabel Elizalde buru, Lurralde Politikarako Gizarte Kontseiluaren osoko bilkura egin da gaur, eta bertan, Lurraldearen eta Iraunkortasunaren Nafarroako Lursarea Agentziak 2017an egindako ekintzen memoria eta 2018rako ekintza-plana aurkeztu ditu.

Nafarroako Lurralde Politikarako Gizarte Kontseilua Nafarroako Gobernuaren aholkularitza organismoa da, eta besteak beste, gobernuaren ordezkariek, toki erakundeek, sindikatuek, unibertsitateek, lurralde eragileek, tokiko ekintza taldeek, elkargo profesionalek eta adituek osatzen dute. Kontseiluan oinarritzen dira hiru departamentuak garapen iraunkorraren eta lurralde kohesioraren aldeko politikak bultzatzeko.

Aurkeztu eta onartutako txostenean, Lurraldearen eta Iraunkortasunaren Nafarroako Lursarea Agentziari zuzendutako urteko aurrekontua gehitu da, 2017an izan zuen 942.185,5 euroko zenbatekotik 2.277.606 eurora igaroz 2018an. Igoera hori, hein handi batean, proiektu europarrek eragin dute, 488.531,75 euroko europar finantzaketa gaineratu baitiete 2018ko aurrekontuei.

Klima aldaketa, eskualdeetako bulegoak eta Red Explora sarea

Aurrekontu honetako kontu-sail nagusiak klima-adalaketara eta lurralde-planeamendura egokitzeko lanei, paisaiari eta eskualdeetako bulegoei dagozkie. Ekintza hauen artekoak ditugu LIFE NADAPTA proiektu europarrari atxikitakoak (352.514 €) eta Nafarroako Gobernuaren KLINA Klima-Aldaketari buruzko Ibilbide Orriaren dibulgazio, prestakuntza eta dinamizazio arloetako ekintzak (90.000 €). Lurralde Planeamenduari dagokionez, kontu-saila 900.000 eurokoa da, honako hauek barne hartuta: Paisaia eta Azpiegitura berdeak (290.000 €), hutsik dauden herriei buruzko diagnostikoa eta Etxebizitza eta Hirigintzari buruzko Aholkularitza Teknikorako Eskualdeetako Bulegoen Sarea. Bulego sare hau indartuz, aholkularitza zerbitzu orokorrak, egoera jakinei eman beharreko erantzunak eta herritarren bizi-kalitatea hobetzeko aukerak eskaini nahi zaizkie tokiko erakundeei eta herritar guztiei.

Lursareak 2018rako aurreikusiak dituen ekintzen artean, Red Explora Navarra (REN) deritzon 171 bidez eta 50 esparruz osatutako Bide eta Esparru Natural eta Bereizgarrien Sarean aurrera egiteko lanak nabarmen daitezke. Explora sarearen funtsezko helburua, esparru eta baliabide horiek iraunkortasunezko irizpideen arabera kudeatzea da, herritarrei esparru horietara hurbiltzeko eskaintza erakargarri eta antolatua erraztuz. 2018rako, Lursarearen ekintza-planak sare horren sorrera aurreikusia du, baita erabilerari buruzko berariazko ikerketak egitea, adierazleen garapena, Sarearen araudia eta gobernantza lantzea eta webgunea abian jartzea ere, besteak beste.

Lurralde Garapen Iraunkorrerako Batzordearen sorrera

Bestalde, Lurralde Politikarako Gizarte Kontseiluaren barnean, se ha creado la Lurralde Garapen Iraunkorrerako Batzordea sortu da, eta bertan Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuarekin batera, Nafar Lansareko eta Turismo Zerbitzuko tokiko eragileek parte hartzen dute. Batzordea hilaren 23an eratu zen berariaz deitutako bilera batean, eta batzordeko lehendakari izendatu zuten Eneko Larrarte, Tuterako alkatea eta Eder Toki-Ekintzarako Taldeko lehendakaria. Idazkaritzaz Paisaia eta Lurralde Zerbitzuko zuzendari Carmen Ursua jabetu zen.

Últimas Noticias Multimedia