Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Gobernuak Zientzia eta Teknologiari buruzko Foru Lege proiektua onartu du

Sábado, 31 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 19:10h

Gobernuak Zientzia eta Teknologiari buruzko Foru Lege proiektua onartu du gaurko saioan, Nafarroan landutako era horretako lehendabizikoa: Nafarroako Gobernuak bere gain hartu du Aurrekontu Orokorren elaborazioan I+G+b-a sustatzeko neurriei zuzendutako kopuruak urtez urte gehitzeko konpromisoa, harik eta 2030ean gutxienez urteko aurrekontuaren % 2ra iritsi arte. 2018an, Nafarroako aurrekontu orokorren % 1,15 I+G+b-a sustatzera bideratuko da, eta lege proiektuan zehaztutako tarteko helburuen arabera, 2019an % 1,25 izango litzateke, % 1,35 2020an, % 1,6 2025ean eta % 2ra iritsiko litzateke 2030an. Jarraian, Nafarroako Parlamentura bidaliko da eztabaida dezaten eta, hala badagokio, geroko onarpena eman diezaioten.

Hartara, % 2ko kopuru hori estu-estu lotuta dago Europar Batasunak BPGd-aren % 3 I+G+b arloan inbertitzeko ezarri duen helburuarekin. Gainera, EBak zenbateko horren heren bat funts publikoekin eta gainerako bi herenak funts pribatuekin estaltzea proposatu du, hots, BPGd-aren % 1 sektore publikoari dagokionez. Kalkuluen arabera, BPGd-a Nafarroako Aurrekontuaren bost halako da, eta ondorioz, BPGd-aren % 1ek aurrekontuaren % 5 suposatzen du. Eta % 5 horretatik, % 1,6 unibertsitateei dagokie, % 1 pizgarri fiskalei eta % 0,4, Europako nahiz Estatuko funtsei;eta gainerako % 2a da Nafarroako Gobernuak Foru Lege proiektu honetan aurreikusitako konpromisoa.

Testuak dioenez, hainbat arlotan I+G+b-a sortzea, zabaltzea eta aplikatzea funtsezkoa da Nafarroaren aurrerakuntzarako, izan ere, I+G+b-ak oparotasuna handitzen du, bizi-kalitatea hobetzen du eta sorkuntzazko konponbideak ekartzen ditu gure gizarteak dituen erronka handietarako. Proiektuan nabarmendu denez, Foru Komunitateak Europan I+G+b arloan lider diren eskualdeen artean kokatzeko erronka eta gaitasuna ditu. Horretarako ditu hiru unibertsitate, zentro teknologiko ezagunak, talentua, pertsona ekintzaileak eta enpresa berritzaileak, lagunduko dutenak halako ekoizpen eredua finkatzen non berrikuntza sistematikoki txertatuko baita ekoizpen sektorean, enpresen tamaina edozein izanik ere, eta non sektore teknologikoek garrantzia handiagoa izanen baitute.

Proiektuak lau kapitulu, xedapen orokor bat eta bi azken xedapen ditu. Lehenengo kapituluan, xedapen orokorrak finkatu dira, dagozkien xede eta helburekin, betiere berrikuntzaren alderdi guztiak hobetzeko asmoz: inbertsioa, bikaintasun zientifikoa, talentua, ezagutzaren transferentzia, eragile desberdinen arteko nahiz eragile ekonomikoekiko lankidetza eta I+G+b-aren nazioartekotzea. Bigarren kapituluak Nafarroako I+G+b Sistema (SINAI) arautu du, hori osatzen duten baliabideak finkatuz eta bikaintasuna bultzatuz. Bigarren kapituluan ikerketa zientifikoa eta teknikoa, ezagutzaren transferentzia eta kultura zientifikoa bultzatzeko neurriak bildu dira. Azkenik, laugarren kapituluak Plana I+G+b arloko plangintza eta koordinaziorako funtsezko tresnatzat arautu du.

Helburuak eta erronkak

Hauexek dira arau honen helburu nagusiak: Nafarroako I+G+b Sistema (SINAI) antolatzea, haren bikaintasuna bultzatzea eta ekoizpen sektorearekiko lankidetza areagotzea: determinar qué agentes integran el SINAI osatzen duten eragileak zehaztea, eragileen erregistroa eta ikertzaile eta ikerketa-talldeen arteko harremanak sortzea eta Nafarroako I+G+b arloko Aholku Kontseilua eta Nafarroako I+G+b arloko Behatokia sortzea. Gainera, I+G+b arloa epe luzerako baliabide ekonomikoz hornituko dela bermatu behar da, horien esleipena eta erabilera koordinatuz, Nafarroako Aurrekontu Orokorren bidezko finantzaketa egokiaren bitartez, mezenasgoa bultzatuz eta aldeko esparru fiskala segurtatuz. Halaber, I+G+b arloko inbertsioaren aldeko joera finkatu nahi da BPGd-aren gainean, epe luzera gero eta gehiago inbertitzeko konpromisoa hartuz.

Horrekin batera, Nafarroa I+G+b arloko eskualde lidertzat posizionatzea lortu nahi da, Nafarroako enpresek lehiatzeko duten posizioa hobetuz, I+G+b-an oinarritutako ekoizpen-eredua bideratuz, maila guztietako ikerketa sustatuz, LHtik unibertsitateraino ikasketa zientifiko-teknikoetako prestakuntza bultzatuz –genero femeninoan indar berezia eginik–, talentu ikertzailea bermatuz, enpresa ekimen berritzaileen sorrera sustatuz, I+G+b-aren nazioartekotzea erraztuz eta dibulgazio zientifikoa bultzatuz.

Bestetik, hauexek dira ekimen honen bitartez gainditu beharreko erronka nagusiak: Nafarroako I+G+b sistema antolatzea, bikaintasuna sustatzea eta ekoizpen-sistemarekiko lankidetza areagotzea eta I+G+b-ari baliabideak esleitzeko aurrekontu egonkortasuna bermatuko duen esparrua lortzea. Gainera, konponbidea eman nahi zaio I+G+b arloko inbertsio, lankidetza, ezagutza-transferentzia eta nazioartekotze eskasari;Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana I+G+b arloko plangintza eta koordinaziorako funtsezko tresnatzat indartu nahi da;eta Europak I+G+b arloko inbertsioari dagokionez ezarriak dituen helburuak bete nahi dira, azken urteotako BPGd-ean zein Europako Berrikuntza Indizean gertatu den I+G+b arloko inbertsioaren beheranzko joerari aurre eginez.

Herramientas de Contenido