Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

TSJNk Hezkuntza Departamentuaren 2016-17 beken deialdia bermatu du

Sábado, 31 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 19:13h

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak ez du onartu Hezkuntza, Ahalegina eta Bikaintasunaren 3E Elkarteak jarritako errekurtsoa

Hezkuntza Departamentuak gaur ezagutu du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak martxoaren 21ean emandako 108/2018 epaia, eta, horren arabera, Hezkuntza, Ahalegina eta Bikaintasunaren 3E Elkarteak urriaren 20ko 725/2016 Ebazpenaren aurka jarritako errekurtsoa atzera bota du;azken ebazpen horren bitartez, 2016-2017 ikasturterako beken deialdi orokorra onartu zen.

TSJNk erabaki du urriaren 20ko 725/2016 Ebazpenaren bidez onartutako beken deialdiak ez duela urratzen Konstituzioaren 27. artikulua, Konstituzio Auzitegiak dioen bezala, goi-mailako hezkuntzan Konstituzioaren aldetik ez da derrigortasunik eta doakotasunik ezartzen, eta bekak ikasketak laguntzeko dira, baliabide gutxien dituzten herritarrei hezkuntzarako sarbidea bermatzeko. Ildo horretan, Nafarroako Gobernuak beken deialdia egiten du oro har, eta, Unibertsitateko ikasketei dagokienean, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleentzat zein Nafarroako Unibertsitatekoentzat egiten du.

Aldi berean, Departamentuak berak defendatu zuen moduan, TSJNk dio NUP diru publikoarekin finantzatzeak ez duela esan nahi bertan ikasten dutenen alde berdintasun-eskubidea urratzen denik.

MEC eta Eusko Jaurlaritzako beken deskontuari dagokionean, epaiaren arabera, laguntza horien deskontuak ez du urratzen Konstituzioaren 14. artikulua, berdintasunerako eskubidea, modu berean aplikatzen baitzaie Nafarroako ikastetxe publikoetan eta pribatuetan matrikulatutako ikasle guztiei.

Auzitegiak dio beken sistema, diru-laguntza izanik, sustapen-neurri bat dela, baliabide mugatuen gainean jartzen dena;beraz, ez dauka onuradunaren ikasketen kostu osoa estali beharrik, laguntza bat baita, eta Administrazioak laguntzen zenbatekoa eta irizpideak, era motibatuan, erabakitzeko marjina du. Era berean, aurreko deialdietan UNAVeko ikasleei MEC edo Eusko Jaurlaritzaren beka ez deskontatzeak ez du esan nahi eskuratutako eskubide bat denik, eta zentro publikoetan edo pribatuetan ikasten dutenei berdin deskontatzeak, hain zuzen, berdintasun-printzipioarekin bat egiten du.

Epaian nabarmendu da Administrazioak kontuan hartu duela UNAVeko ikasleek matrikulen zenbateko handiagoa izaten dutela, eta tratamendu ezberdina ematen zaiela errentaren lau tarte jartzean. Laguntzetan ere zenbatekoa handiagoa da. Hori dela-eta, Auzitegiak atzera bota du ezarritako eskaria, Ebazpena ordenamendu juridikoaren arabera errekurritzeagatik.

Pasa den astelehenean, TSJNk Nafarroako Unibertsitateak aurkeztutako errekurtsoaren inguruko epaia eman zuen, eta ez zuen onartu legitimazio-ezarengatik.