Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Oier Etxeberriak irabazi du Argi Berri mus txapelketa

Sei bertsolari aritu ziren Ordiziako kanporaketan lehian eta azkenean, azpeitiarra gailendu zen eta finalean bera arituko da

Viernes, 30 de Marzo de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Oier Etxeberria irabazlea, Xabier Mujikarekin batera.

Oier Etxeberria irabazlea, Xabier Mujikarekin batera.

Galería Noticia

  • Oier Etxeberria irabazlea, Xabier Mujikarekin batera.

ordizia- Dagoeneko Ordizian joka-tzen den XXI. Argi Berri sariak badu irabazle berri bat: Oier Etxeberria. Asteburuan jokatu da bertsolari gazteen 47. Osinalde sariketako hirugarren eta azken kanporaketa, eta bide batez, Argi Berri saria ere bai. Epaileen iritziz azpeitiarra eta Peru Abarrategi aramaioarra izan ziren saioko bertsolaririk onenak, eta beraz, bi bertsolari horiek izango dira Gabiriako Osinalde elkartean, apirilaren 7an jokatuko den finalean kantuan.

Guztira, sei bertsolari aritu ziren lanean finalerako txartela eskura-tzeko. Honakoak izan ziren partaideak: Mikel Retolaza (Busturia), Oier Etxeberria (Azpeitia), Peru Abarrategi (Aramaio), Markel Eizagirre (Zarautz), Sarai Robles (Barañain) eta Beñat Mujika (Donostia). Bestalde, gai-jartzaile lanetan Igor Eguren ordiziarra aritu zen eta bertsolariak kopletan aritzeko, Josu Albisu eta Furriela trikitilarien laguntza izan zuten bertso saioan. Entzuleen saria, berriz, Oier Etxeberria azpeitiarrarentzat izan zen. Berak jaso zuen Xabier Mujika Argi Berri Elkartearen presidentearen eskutik Anton Mendizabal eskultoreak egindako Txikia oroigarria. Horrez gain, bertsolari bakoitzak, Lazkao Txiki zenaren pasadizoak jasotzen dituen Irriz eta malkoz-eko bi tomo jaso zituen Xabier Mujikaren eskutik.

Bertso saioaren aurretik afaria antolatu ohi dute eta aurten 50 lagun inguru gerturatu ziren eta ondoren beste batzuk ere gehitu ziren bertso festara. Antolakuntzakoen esanetan, “afari ederra, giro aparta eta bertso saio dotoreaz” gozatzeko aukera izan zuten bertaratu ziren guztiek.

finala segituanGogoan izan behar da Gabiriako Osinalde elkartean datorren apirilaren 7an aritzeko hainbat bertsolarik dagoeneko eskuratu dutela txartela. Besteak beste, Asier Galarza (Muxika) eta Aitor Servier (Azkain) Zaldibian jokatutako Osinberde Sarian sailkatu ziren eta Txaber Altube (Abadiño) eta Eli Pagola (Hernani) Aztirin jokatutako saioan. Gauzak horrela, gutxi falta da bertsolari gazteen XLVII. Osinalde Sariketari amaiera emateko eta jakiteko aurtengo irabazlea nor den jakiteko. - M.A.

Herramientas de Contenido

Más sobre Vecinos

ir a Vecinos »