Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Sekularra, ez sekularista

egilea Mikel Garciandia - Domingo, 1 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Galería Noticia

Elkar ulertzeko dugu gizakiok min-tzoa, eta hitzez osatzen ditugu gure leloak. Hitzek ordea, esanahi zehatza izan dezakete, edo lausoa. Elkar ulertzeko grina eta desioa garbiak direlarik, ezinbestekoa zaigu hitzen esanahi zehatza azaltzea, elkar hizketa ahalbide-tzeko.

Gaurkoan saeculum latinezko hitza dugu gure iritzi artikuluaren oinarri. Saeculum edo gaztelaniazko siglo, secular esaerek hainbat iradokizun sortzen ditu norberarengan. Gure atal honetan, kristau begipean, munduaren ikuspegi sekularra eta ez mitikoa Biblian bertan hastean da. Genesi edo Hasiera liburuan, lehen gizon-emakumea materiazko mundu baten biztanle dira, eta bilutsik ikusten dira Goikoaren aurrean. Magia edo pertsonaia mitologikoen zantzurik ere ez.

Juduen eta kristauen ikuspegian, jainkozko esfera eta munduarenak badute norberaren logika bereizia. Jainkoa ez da mundutarra eta izakiek berezko nortasuna dute. Beraz, ikuspegi sekularra, Mendebaldeko zibilizazioa greziako filosofoek eta Biblia aintzat hartzen dugunok osatu dugu. Teokrazia edo Jainkoaren aginte sekularrak ez du gurean berebiziko lekurik izan. Gizarte sekularrean fedeak bere esparru garrantzi-tsua du eta era berean, ekintza politikoa, gizarte antolakuntza, kulturak, bere autonomia izan dute.

Horri guztiari, ikuspegi sekularra deitzen diogu. Batikano bigarren kontzilioak garbi ezarri du estatuen eta erlijioaren esparru propioa. Estatua neutrala behar du izan jendearen kontzientziari dagokien gaietan, eta onuragarri diren errealitateak babestu beharra dauka. Fedea, norberaren gaia da, eta agintariek aukera hori benetakoa izatea bermatu beharra dute. Demokraziaren kalitatea puntu honetan ere jokoan jartzen da.

Sekularista ikuspegia ordea, oreka honen haustura dugu. Estatuak, ikuspegi kapitalista nola marxistan, bere indar guztiak erabiltzen ditu giza ingeniaritza bidez jendearen iritziak aldatzeko. Erlijioa, (hau da, erlijio kristaua, ez beste baten bat…) gizakiaren etsaitzat jotzen da eta heziketa, kultura, gizarte mailan ezabatzen saiatzen da. Sekularismoarentzat kontzientzia eta erlijio askatasuna urratu beharra dago gizaki berria sortzekotan. Zientziak, arrazoiak ekarriko duelakoan mundu berria, desio guztien betetasuna, amets ororen gauza-tzea…

Egilea Euskal Pastoraltzako zuzendaria da