Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra
Erripan gora

Ama baten oihuak

Por Enrike Diez de Ulzurrun - Domingo, 1 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Galería Noticia

“Hemengo Aste Saindua ederrenetarik da, bereziki ortzirale sainduko prozesionea. Han ikusten dira lehengo Erromako gudulariak bere yauntzi ederrekin, oñezkoak eta zaldizkoak, bai eta Jerusalemen gertatu ziren gauzak Jesusen eriotzeraino. Begiek ez dute ikusten ahal ederragokorik. Eta zer yendeketa Iruñeko karriketan egun hortan! Frantses andana batek agindu du yin beharrak direla, eta hoteletan hartu dituzte ganberak aitzinetik”. Horixe idatzi zuen Manezaundi luzaidarrak bere kronikan Baionako Eskualduna aldizkarirako. 1930eko prozesioaz ari zen.

Bart ere prozesioa ibili zen Alde Zaharrean, karrika guztiak jendez mukuru zeudela. Barteko mozorroen kandela irazekien argizari-tanta urtuak hainbat xaflaren gainean erori ziren lehendabizikoz San Anton karrikan. Xaflak iaz iltzatu ziren zolan. Duela hamar egunetik hona, hamar xafla berri daude ber-tze hiru karrikatan, guztiak ere 36ko uztailetik aitzina eraildako bertze horrenbertze iruindarren omenez;Dindatxikian, San Gregorion eta San Nikolasen, hain zuzen. Azken kale horretan, bi anaia ageri dira;Jose Maria eta Manuel Goñi Villanueva. Ez dira gutxi familia berean eraildakoak, eta zenbaitetan, familia bereko hiru kide, edo are gehiago, lau ere akabatu zituzten. Konparazio batera, Constantino, Juan Bautista, Luciano eta Isidoro Egia Olaetxea anaiak, sortzez auriztarrak, Iruñeko bizilagunak, laurak ere gupida gabe 1936an erailak;Bardean, Iruñean, Erreniegan eta Zizurren, hurrenez hurren. San Anton karrikako auzokideak ziren. 1937ko Ortzirale Sainduko prozesioan, “Dolorosa” Ama Birjinaren irudia lau anaien etxeko balkoipean gelditu zen. Halako batean, balkoi hartatik zetozen oihu erdiragarriek erabat urratu zuten une hartako isiltasuna: “Ama Birjina Guztiz Saindua! Negarrez ari zara semea hil dizutelakoz. Lau seme! Lau seme hil dizkidate niri!”.

Herramientas de Contenido