Euskararen paparazziak lehiaketa abian da bigarrenez

Oarsoaldeko saltokietako euskarazko kartelei argazkia atera behar da eta apirilaren 16a baino lehenago bidali

A.M. - 2018(e)ko apirilaren 1a, igandea - 17:59etan eguneratua

Lezo - Euskararen paparazziak argazki lehiaketaren bigarren edizioa antolatu du Oarsoaldeko Euskara Batzordeak. Euskara Oarsoaldeko Komertziora egitasmoaren barnean antolaturiko argazki lehiaketa da eta merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera susta-tzeko sortua.

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek Oarsoaldeko saltokietan ikusgai eta euskaraz dauden errotuluei, kartelei edo bestelako idatziei argazkiak atera, eta WhatsApp (688 741 909) edo e-posta (euskararenpapara-zziak@gmail.com) bidez bidali beharko dituzte. Irudiak bidaltzeko azken eguna apirilaren 16a da.

Lehiaketaren irabazleak Oarsoaldeko saltokietan gastatzeko 400 euroko txartela irabaziko du, eta 200 eurokoa bigarren saridunak. Irabazleen izenak apirilaren 26an emango dira ezagutzera.

Informazio gehiago nahi duenak oinarriak eskura ditu www.oarsoarrak.eus webgunean.