Liburu eta diskoen azoka solidarioa, gaur goizean Getarian

A.R. - 2018(e)ko apirilaren 1a, igandea - 18:08etan eguneratua

Getaria - Getariako Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak berreskuratutako liburu eta diskoen azoka solidarioa antolatu du gaur goizerako, 10.30etatik 14.30era Berdura plazan, haurren liburu-eguna dela eta. Bertan, egoera onean dauden askotariko liburuak, diskak eta CDak entregatu eta eskuratu ahal izango dira, eta nahi duenak behar ez dituen liburu edota diskoak eraman ditzake azokara. Bazterketa ekonomikoa bizi duten pertsonei laguntzen die taldeak, eta beren filosofiaren ardatz dira elkartasuna eta ingurumenarekiko errespetua.

Últimas Noticias Multimedia