Pol-Poli buruzko liburuaren edizio digitala argitaratuko dute

A.D. - 2018(e)ko apirilaren 1a, igandea - 18:12etan eguneratua

Bergara - Pol-Pol Mendizale taldearen 75. urteurrenaren harira, Miguel Angel Elkoroberezibar ikertzaileak idatzitako Pol-Pol M.T. Bergarako historia sozial bat. 1942-2017 liburuaren ale guztiak saldu dira. Bigarren edizio digital bat aurki argitaratuko dute. Beraz, lehenengoan akatsen bat edo identifikatu gabeko pertsonaren bat atzemanez gero, egilearekin harremanetan jar daiteke (maelkoro@gmail.com edo 606 526 810).