Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Soreasuko sormen gunearen obrak esleitzeko lehiaketa, abian

Azpeitiak 994.348 euro bideratu ditu hitzaren, irudiaren eta arte eszenikoen eremuak egiteko

Eregi - 2018(e)ko apirilaren 3a, asteartea - 11:32etan eguneratua

Azpeitiko Soreasu eraikina.

Azpeitiko Soreasu eraikina. (Eregi)

Galería Noticia

Azpeitiko Soreasu eraikina.

Azpeitia - Soreasuko sormen Gunearen lanak urte honetan hasiko dira. Hala adierazi du Azpeitiko Udalak, obra egin ahal izateko lehiaketa publikoa abian jarri ondoren. "Kultur taldeekin eta norbanakoekin Kultur Mahaiarekin elkarlanean egindako prozesuan Soreasuko sormen gunearen proiektua adostu ostean, eta 2018ko aurrekontuetan onartu bezala, Soreasuko sormen gunearen obrak 2018an hasiko dira", azaldu dute Udal ordezkariek.

Modu honetan, lehiaketa publikora atera den obraren aurrekontua 994.348 eurokoa da (BEZ barne) eta lehiaketa, loteka egingo dela aurreratu du Udalak, "loteka ateratzearen helburua da herriko gremio txikiek ere Soreasuko obran parte hartzeko aukera izatea. Gremioka banatu dugu, eta bakoitzak bere proposamena aurkez dezake, eta onenak irabaziko du", azaldu du. Bide horretan, herriko ekonomiaren aldeko beste apustu bat dela azaldu du.

Proiektuak aurkezteko epea gaur amaitzen da eta beraz, laster jakinaraziko da nork egingo dituen lan desberdinak. Josu Labaka Kultura zinegotziarentzat pauso garrantzi-tsua da lehiaketa publikoa abian jarri izana: "Urte eta erdi luzez hitz egiten aritu gara nolako sormen gunea nahi dugun, paper gainean irudikatu dugu, baina bada garaia Soreasu bertan irudikatutako hori ikusteko".

Ainara Larrañaga zinegotziak berriz, Soreasu datorren hamarkadako proiektu estrategikoa izango dela kulturarentzat azpimarratu du: "Azpeitian kultur arloan apustu sendoa egin dugu. Azken zortzi urteotan kulturak loraldi izugarria egin du gurean, eta plaza eskain-tzeaz gain sorkuntzarako azpiegiturak eta baliabideak jartzea da orain helburua. Kultur politika sendo eta propioa dugu, eta Soreasu estrategikoa izango da datozen urteotan".

Sormen gunea bi fasetan egingo da. Hasteko, hitzaren, irudiaren eta arte eszenikoen eremuak egingo dira. Eremu horiek egokitzeko obretarako lehiaketa da abian dagoena. Ondoren, Soinuaren eremua bakarrik faltako da egiteko. "Hala ere, gaur egun, soinuaren eremuaren parte izango den zati bat, Udal Musika Bandak eta Julian Barrenetxea abesbatzak erabiltzen dute, eta egokituta dago".

Duela urte eta erdi inguru Kultur Mahaiaren bitartez hasi zen Udala kultur sortzaile eta taldeen beharrak ezagutu eta Soreasuko sormen gunearen inguruko proiektua osa-tzen. Bilera eta batzar askoren ondoren, iazko uztailean edukien inguruan osatutako proiektua aurkeztu zen. Behin proiektua osatuta, azken emaitza otsailaren 6an eginiko Osoko Bilkuran onartu zen. 

Últimas Noticias Multimedia