Gaur hasiko da Ibarran Pazko Asteko egitarau berezia

Apika taldeak haurrentzat ipuin-kontaketa saioa aurkeztuko du kultur etxean, 17.00etan

Martes, 3 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Ibarra- Haur eta gaztetxoei zuzendutako egitarau berezia prestatu du Ibarrako Udalak aste honetarako. Gaur hasiko dira ekitaldiak, kultur etxean 17.00etan izango den Haur jolasa ipuin-saio antzeztuarekin.

Apika taldeak aurkeztuko du gaurko ipuin-kontaketa saioa. Ikuskizuneko bi pertsonaiek jostailuak banatu beharko dituzte “neskentzako eta mutilentzako” balira bezala, baina konturatuko dira hobeto pasatuko dutela “denok elkarrekin jolasten badute”.

Ostirala bitarteBihar egitarauak jarraituko du Pantzart taldearen Plisti-plasta txotxongilo-antzerkiarekin. Hiru urte bitarteko haurrentzat pentsatutako ikuskizuna da;orri zuri handi baten moduko espazioan, gizon aktore batek eta emakume antzezlari batek leiho bat aurkitzen dute formak eta panpinak bertan mugitzeko.

Ostegunean, aldiz, Kutxaka. Ipuinak eta marrazkiak emanaldia iragarri dute 5-10 urte bitarteko haurrentzat. Lankuk eskainiko du saioa;“ipuin, elezahar eta istorio pila dauzkagu buruan biraka. Dantzan dabiltza handik hona eta denak ordenatzen hasi gara”.

Ostiralean, azkenik, Rosa ipuinen lurraldean txotxongilo-emanaldia izango da hiru urtetik gorakoentzat. Ipuin antzeztu honen xedea neska-mutikoak ingelesarekin harremanetan jartzea da, betiere haurrak jolas-giroan murgilduz.

Aste osoan antolatu diren emanaldi guztiak 17.00etan izango dira, kultur etxean. - M.S.S.