Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

‘Bas(h)oan’ kontzertuan ortziralean Beran

Miércoles, 4 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:01h

bera- Beñat Achiary, Joseba Irazoki eta Julen Achiary-ren Bas(h)oan diska aurkezteko kontzertua eginen dute ortziralean, 22.0etan Kultur Etxean (sarrera 10 euro). Proposamen bitxia bezain transgresorea dakarte hiru musikari handiok. Herri tradizioa eta garaikidetasuna dira lan honen ezaugarriak. Bakoitzak bere munduan nortasun handiko musikariak izanda, hiruak elkartuta sekulako trasmisio ahala lortzen dute. Robbie Basho (1940-1986) gitar jolearen kantuak garai berrietara modu ederrean bertsionatuta eta egokituta. - A.A.

Herramientas de Contenido