Fraiskozuriko ur fekalen kanalizazioa, “martxa onean”

Laster hasiko diren lanen ondorioz, erdialdeko ia ur zikin guztiak Mekolaldeko araztegira bideratuko dira

A.D. - 2018(e)ko apirilaren 4a, asteazkena - 06:02etan eguneratua

Bergara-Bergarako Fraiskozuri plazako hainbat etxebizitzen eraikinetan ur fekalen kanalizazio egokia egitea falta zen. Hala, errekari eta ingurumenari onura egin, eta eraginkortasunean hobetzeko helburuaz, Udala zenbait lan aurrera eramaten ari da.

Kanalizazio berri bat sortu eta hainbat arketa berrirekin 1, 2, 3, 4 eta 5 atarteetako isurketak eta pilotalekukoak bideratzeko lanak gauzatzea erabaki zen. Orain arte, bi fase burutu dira eta datozen egunotan hirugarren bati ekingo diote, 3, 4 eta 5. atarteei dagokiena (erreka gainean daudenak). “Beraien saneamendu kanalizazioak, ibaira arte heltzen zirenak, apurtuta daude. Horregatik, ur isurketak ibaira joaten dira zuzenean”, azaldu dute Udaletik. Azken fase hau egiteko ibaiak ur gutxi eramatea komeni da.

Orain arte burutatako bi fasek 169.459 euroko kostua izan dute. Hirrugarrenak, aldiz, 92.945 euroko inbertsioa suposatuko du eta Construcciones Artzamendi arduratuko da gauzatzeaz. Behin azken esku-hartze hau eginda, “herri erdialdeko ia ur zikin guztiak Mekolaldeko araztegira bideratuko dira”, azpimarratu dute Udaletik.

EHun bat etxebizitza“Hau Deba ibaia biziberritzeko ekintzen barruan pauso nabarmena da, bere ur kalitatea asko hobetu baita. Gainera, herrigunean zentzu horretan puntu beltzena izan dena zuzendu egiten da. Beraz, hiru urteetako lanei esker 100 bat etxebizitzetako isurketak araztegira eramango dira”, nabarmendu du Udal Gobernuak.