Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Hezkuntzaren oinarriak munduaren beste aldean

Irene Lasa beasaindarrak bi urte daramatza irakasle Malaysiako Kuala Lumpur hiriburuan eta betidanik buruan izan duen “ametsa” bete duela adierazi du

M. Aranbururen erreportajea - 2018(e)ko apirilaren 4a, asteazkena - 06:02etan eguneratua

Irene Lasa, Kuala Lumpuren irakaslea da eta Asiako herrialdeak ezagutzeko aukera ere izan du. Irudian, Vietnamen.

Irene Lasa, Kuala Lumpuren irakaslea da eta Asiako herrialdeak ezagutzeko aukera ere izan du. Irudian, Vietnamen. (N.G.)

Galería Noticia

  • Irene Lasa, Kuala Lumpuren irakaslea da eta Asiako herrialdeak ezagutzeko aukera ere izan du. Irudian, Vietnamen.

txiki txikitatik argi izan du Irene Lasak irakasle izan nahi zuela. Amak ere ogibide bera du eta ibilbide berdina jarraitu du alabak, nahiz eta munduaren beste aldean izan. Hain zuzen ere, Malaysiako hiriburua den Kuala Lumpur hirian bi eta zortzi urte arteko haurren irakaslea da.

“Betidanik gustatu izan zait hezkuntza arloa eta familiak eragina izan duela uste dut, irakasleak baikara gehienak”, nabarmendu du. Horrela, magisteritzako ikasketak burutu zituen Iruñean. Haur hezkuntza gradua egin ostean, aniztasun arreta espezialitatea aukeratu zuen eta aukera askeko hainbat irakasgai ingelesez egin zituen. “Hiru praktiketako bi britaniar curriculuma jarraitzen duten ikastetxeetan egin nituen. Lehenengoa Indian izan zen, The British International School of Bangaloren eta bigarrena Iruñean bertan, The British School of Navarran”. Eskola bietako esperientzia “primerakoa” izan zela nabarmendu du beasaindarrak eta izan zituen irakasleei ere zuzendu dizkie hainbat hitz: “Zorte handia izan nuen irakasle oso onekin lan egin eta haiengandik ikasteko aukera izan nuelako”.

malaysiara saltoBaina, nola amaitu du beasaindar batek Kuala Lumpurreko eskola batean ikasgaiak ematen? Horretara iritsi ahal izateko bidea hala azaldu du Lasak: “Unibertsitateko azken hilabetean, karrera amai-erako proiektua egiten nengoela, The British School of Navarra ikastetxean lan egiteko aukera izan nuen, irakasle laguntzaile bezala hiru astez. Abuztuan ingeleseko Nursery irakasle hasi nintzen lanean eskola berean, amatasun baja bat zela eta. Zazpi hilabetez egin nuen lan bertan eta bukatzerakoan, Dublinera joatea erabaki nuen ingelesa hobetzera, hiru hilabeteko ikastaro batera”.

Dublinen, hizkuntza hobetzeaz gain, atzerrian zeuden lan aukerak bilatzen jarraitu zuen. “Oso pozik egon nintzen British School Foundation enpresan lan egiten eta horregatik daukaten zenbait ikastetxetara curriculuma bidaltzea erabaki nuen, The British School of Kuala Lumpur (BSKL) ikastetxeko web orrialdearekin topatu arte”. Eta orduan etorri zen aukera;hain zuzen ere, Haur eta Lehen Hezkuntzako gaztelania hizkuntzarako irakaslea behar zutela irakurri zuen, curriculuma bidali eta aste batzuk geroago, Lasarekin harremanetan jarri ziren aukeratua izan zelako.

harrera beroaUrbanizazio batean bizi da bere kabuz, irakasle den eskolatik 5-10 minutura kotxez. Aldaketa nabarmena izan bada ere, nazioarteko eskoletan irakasle berriei ongietorria ematen “ohituta” daudela azaldu du: “Aukeratua zaren momentutik, zurekin harremanetan jartzen dira. Nire eskolak duen politika oso ona da, berehala eskolako kide sentitzen baitzara”. Hala, abuztuan, ikastetxeko instalazioak ikusteko, ikastetxeak dituen misio, ikuspegia eta balioak ezagu-tzeko, behar diren erosketak egiteko eta bere etxea izango dena ezagutzeko asmoarekin lehendik dauden irakasleek laguntza eskaintzen diete irakasle berriei.

aldaketa nabarmenaEuskal Herriko eta Malaysiako hezkuntzaren artean ikusten dituen aldeen inguruan aritu da Lasa. “Nire ustez, hezkuntza dugun gauza garrantzitsuenetako bat da eta denok kalitatezko hezkuntza eta doakoa izateko eskubidea izan beharko genuke, nahiz eta oraindik posible ez izan. Guztiok gara berezi, bakar eta errepikaezin eta alde horretatik, Malaysiak eskaintza anitza du”. Hala ere, gabeziak ere ikusten ditu: hezkuntza publikoa Euskal Herrian kalitatezkoa da, baina Malaysian, tamalez, ez. Eskola pribatuak oso onak dira hemen eta lehiaketa asko dago hauen artean”.

Hizkuntza ere, noski, garrantzi-tsua da. Euskal Herrian euskara derrigorrezkoa den bezala, Malay-Bahasa, bertako hizkuntza propioa, ere derrigorrezkoa bertako ikastetxe guztietan, Malaysian jaiotako umeen-tzat bakarrik, ordea. “Hezkuntza aukera hemen zabalagoa da, hala ere, herrialde bakoitzak lekuko eskariari erantzuna ematen saiatzen da”, gehitu du. Kulturari ere erreferentzia egin dio eta azaldu du lekuaren kultura kontuan hartuta, Euskal Herri osoan “kultura berdina” dugula, baina Malaysian “kultura desberdin asko elkarbizitzen” dituztela: “Ingeles hizkuntzari dagokionez, Malaysian denok dakite ingelesa, gutxi ere bada. Euskal Herrian, ingelesaren garran-tziaz kontzientziatzen hasi arren, asko dugu hobetzeko, eta hau eskoletan lantzen hasi beharko litzateke”.

Epe laburrean, behintzat, ez du asmorik berriz ere Euskal Herrira itzultzeko: “Hemen irakaslea izatea zoragarria da. Familiek eta ikasleek irakasleekiko ikaragarrizko errespetua dute eta oso baloratuak gara. Haurrak ikastea maite dute eta gehiago ikasteko prest daude beti. Nire ametsa betetzen ari naiz”.

Herramientas de Contenido