Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Kattalingune, LGTBI + kolektiboaren babesgune eta elkargunea

BERRIKI ZABALDU ZITUEN ATEAK Tuterako Kattalingunek Erriberako LGTBI+ kolektiboari babesa emateko.

Testua eta argazkia Argia Ikastola - Viernes, 6 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:01h

DBH 3ko ikasleak Belen Bazan Tuterako Kattalingune zentroko arduradunarekin.

DBH 3ko ikasleak Belen Bazan Tuterako Kattalingune zentroko arduradunarekin.

Galería Noticia

  • DBH 3ko ikasleak Belen Bazan Tuterako Kattalingune zentroko arduradunarekin.

LGTBI+ siglek pertsona homosexual, bisexual, transexual, intersexual nahiz gehiagori egiten diete erreferentzia. Kolektibo hori osatzen duten pertsonen errealitatea oso anitza da munduko toki ezberdinetan, adibidez, 8 herrialdetan heriotza-zigorra ezar-tzen dute homosexuala izateagatik. Beste zenbaitetan, normalizatuagoa dago egoera;2017an homosexualen arteko ezkontza 25 herrialdetan onartu zen. Baina oraindik ere jazarpena jasaten dute askok, eta egoera ez da erraza askorentzat. Urrutira joan gabe, orain dela gutxi Ekai Lersundi 16 urteko ondarrutar transexualaren kasuak hunkitu gaitu. Chrysallis elkartearen arabera, nerabe horrentzat egunero aurre egin beharreko borroka gehiegi izan da eta bere buruaz beste egin zuen. Gaur egun transexualei oraindik osasunerako eskubidea, eskubide zibilak eta politikoak urratzen zaizkie. Hala ere, pixkanaka gizartea aurrera pausoak ematen ari da, esaterako, Nafarroan, Transbide erakundea sortu da kasu hauei irtenbidea emateko. Era berean, Nafarroako Gobernuak protokolo bat sortu zuen, ikastetxeetan gaia lantzeko.

TUTERAN, KATTALINGUNETransbide, Harrotuz eta Kattalingune Nafarroan aukera anitzak dira gaia jorratzen dutenak. 2000 eta 2002 urteak bitartean, Kattalingorri elkartea sortu zen. Hasiera-hasieratik, elkarte honen helburu nagusia LGTBI+ pertsona eta kolektiboei informazio, arreta eta laguntza eskaintzea izan da. 2016. urtera arte, Kattalingorrik ez zuen instituzio publikoen aldetik laguntzarik jaso, eta boluntarioen bidez lan egin behar izan zuten. Urte berean, Ka-ttalingune Nafarroako LGTB Zerbi-tzua martxan jarri zen. Erriberan ez zen urte berean ezarri, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak 2017ko urriaren 23an aurkeztu zuen LGTBI+ kolektiboarentzat Kattalingune elkartea Tuteran. LGTBI+ politikak ezartzea, Erribera inguruko kolektiboari atentzioa eskaintzea eta sentsibilizazio lanarekin hastea dira elkarte honen helburu nagusiak. Elkarte publiko horrek beharrezkoak diren LGTBI+ politikak ezartzen lagundu nahi du.

Tuterako Kattalingunen, Belen Bazán arduradunak atsegin handiz egingo digu harrera. Erriberako egoerari buruz galdetzerakoan honakoa erantzun digu: “Nafarroak lege aurrerakoienak dauzka, baina oraindik ere lan handia dago egiteko, berdintasun eta onarpen osorako. Horretan, nire ustez lanean ari gara, eta zerbitzu hauei esker LGTBI+ kolektiboa denbora gutxian normalizatzea lor dezakegu. Kanpainak sortzen, eragiten eta adin ezberdinetako pertsonen beharrak asetzen dihardugu. Kattalingorri elkarteari esker, bide hau jarraitzea errazagoa izango da”.

Kattalingune zerbitzuaren egoitza Rua gizarte etxean dago eta astelehen goizean eta ostegun arratsaldetan irekitzen dute. Kattalingunek ematen dituen zerbitzuak harrera eta informazioa, atentzio juridikoa, atentzio sexologikoa eta psikologikoa, talde atentzioa, formazioa, kultura, denbora librea eta aisia dira. Belenek adierazi digunez, adin tarte guztientzat zuzenduta badago ere, zerbitzu hau batez ere 18-20 urte bitarteko gazteek erabiltzen dute eta erabiltzaileen artean arazorik ohikoena familia edo lagunei nola kontatu izaten da.

Erreportaje honetan, pertsona ba-tzuk bizi izan dituzten esperientziak jaso nahi izan ditugu. Gure kasuan Eva, Ian eta Maria izango dira protagonistak: Mariak eta Evak antzeko egoera bizi izan dute, hauek lesbianak dira eta txikitatik esatea kosta izan arren, familiei kontatzean haien babesa zutela sentitu zuten. Evak okerrago pasa zuen institutuan, garai hartan homosexuala izatea zailagoa zelako eta “bitxo arraro” bat bezala hartzen zutelako. Lan munduan, ondo eraman du autonomoa delako. Maria, aldiz, herri txiki batean bizi zenez, eta denak oso ezagunak zirenez ez zuen gaizki pasa institutuan. Beste alde batetik, Ian mutil transexuala da eta bere prozesuari buruz hitz egin digu. Bere hitzetan “prozesua gogorra da, zeure burua ezberdin ikusten duzu eta hori onartzea kosta egiten da. Desinformazio asko dago dibertsitateari buruz beraz ez dakizu zer geratzen ari zaizun”. Horrez gain, amari kontatzea izan zen zailena berarentzat, baina kontatu orduko asko lagundu zion prozesua aurrera eramaten.

Herramientas de Contenido