Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra
bizitza aktiboa

Aldundiak sedentarismoari aurre egiteko ekimenak zabalduko ditu udalerrietan

Ekimena Bizkaiko udalerri guztietan aurkeztu da eskualdeko bileren bidez

EP - 2018(e)ko apirilaren 6a, ostirala - 11:41etan eguneratua

Bizkaiko Foru Aldundiak bere esperientzia eta ezagutzak zabalduko ditu sedentarismoaren kontra egiteko

Bizkaiko Foru Aldundiak bere esperientzia eta ezagutzak zabalduko ditu sedentarismoaren kontra egiteko (Juan Lazkano)

Galería Noticia

  • Bizkaiko Foru Aldundiak bere esperientzia eta ezagutzak zabalduko ditu sedentarismoaren kontra egiteko

Sedentarismoa ezabatzea eta kirol-jardun osasuntsua bultzatzea dira Bizkaiko Foru Aldundiaren lanaren erronketako bi. Aldundiak hainbat ekimen abiarazi ditu herritarren bizitza aktiboa sustatzeko Mugiment proiektuaren barruan;Bizkaiko udalerrietarako proiektu honetan Eusko Jaurlaritza eta Osasun Publikoa ere ari dira.

Bizkaiko Foru Aldundiak bere esperientzia eta ezagutzak zabalduko ditu sedentarismoaren kontra egiteko. Horretarako hainbat ekimen abiarazi ditu Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak zuzendutako Mugiment izeneko proiektuaren barruan alegia.;Bizkaiko udalerrietarako proiektu hau herritarren bizitza aktiboa sustatzea du helburu.

Ekimena Bizkaiko udalerri guztietan aurkeztu da eskualdeko bileren bidez. Udalerriek programari atxikitzeko kontuan hartu beharreko ezaugarri garrantzitsuenetako bat sare-lana da. Hau da, udalerriko hainbat agente (anbulatorioko langileak, eskoletakoak, elkarteetako kideak…) lanean aritzea Mugiment proiektuko erakundeekin batera helburu jakin bat lortzeko: pertsona inaktiboak aktibo bihurtzea.

Bizkaiko Foru Aldundiaren lankidetzak hiru atal nagusi dauzka:

  • Aholkularitza teknikoa: Aldundiko teknikariek beren ezagutzak eta esperientziak erabiliko dituzte udalerri bakoitzerako ekimen bereziak proposatzeko.
  • Prestakuntza: ariketa fisikoaren berri zabaltzeko ahalmena duten udalerriko agenteei aztura-aldaketei eta ariketa fisikoaren zaletasunari buruzko prestakuntza ematea, eta horrekin batera kirolaren inguruko prestakuntza teknikoa ere bai, gauza izan daitezen udalerriko herritarren artean ariketa fisikoa bultzatzeko estrategiak ezartzeko. Proba pilotua egingo da lau udalerritan: Ermuan, Karrantzan, Lemoan eta Getxon 3 orduko 2 saio egingo dira urteko lehen seihilekoan. Urteko bigarren seihilekoan eskaintza zabalduko da.
  • Ariketa fisikoa egitea eta kirolean ondo jardutea bultzatzen duten proiektu berriak sustatzea. Hauexek izango dira ezaugarri nagusiak: udalerrian bertan aritzea, aire zabalean eta norbere kontura. Bizkaiko Foru Aldundiak bi hilabetez bultzatuko du jarduera, helburutzat hartuta amaitutakoan udalak bere gain hartzea.

Dagoeneko Etxebarrik, Lemoak, Basaurik, Getxok eta Berangok adierazi dute proiektuan parte hartu nahi dutela, eta Txorierriko Mankomunitateak ere bai.

Parke biosasungarriak

Aurreko bi urteetan bezala aurten ere Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko udalerri batzuetako herritarrei parke biosasungarriak ondo erabiltzen ikasteko aukera emango die, ariketa fisikoa bultzatzeko asmoarekin.

Ekimen honen bidez Bizkaiko Foru Aldundiak lortu nahi du Bizkaiko adineko pertsonek ikastea parke biosasungarriak tresna egokiak direla ariketa fisikoa egiteko eta, beraz, beren osasuna hobetzeko.

Teknikari aditu batek parkeko makinak nola erabili behar diren azalduko du. 

Beraz, ohi duen bezala, Bizkaiko Foru Aldundiak kirolean ondo aritzen laguntzen jarraituko du, zeren kirolean aritzea bezain garrantzitsua baita ondo aritzea.

Azken urteotan, Bizkaiko Foru Aldundiaren kirol zerbitzuak lanean dihardu, "Osasunera kirolaren bidez" izenburupean garatutako hainbat jarduketatan, betiere bizkaitarren artean bizimodu osasungarriko ohiturak bultzatzeko duen konpromisoa ardatz nagusitzat hartuz. Horren ildotik, parke biosasungarriak zabaltzen ari dira: aire zabaleko gimnasio antzekoak, ariketa leuna modu erakargarrian egiteko modukoak. 

Herramientas de Contenido