Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Denboraldiko lehen ilar eta babak, Beasaingo azokan

Hilabeteko lehen larunbateko azoka egingo da bihar, Loinazko San Martin plazan

M. Aranburu - Viernes, 6 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Beasaingo Loinazko San Martin plaza azpian egingo da hilabeteko azoka berezia.

Beasaingo Loinazko San Martin plaza azpian egingo da hilabeteko azoka berezia. (Argazkia: N.G.)

Galería Noticia

  • Beasaingo Loinazko San Martin plaza azpian egingo da hilabeteko azoka berezia.

beasain- Dagoeneko erabat errotuta dago Beasainen hilabeteko lehen larunbatean egiten den azoka berezia. Bihar, goizean eta eguerdira bitartean hainbat ekintza hartuko ditu Loinazko San Martin plaza azpiak, eta bertako produktuez gozatzeko aukera ere izango da. Goizeko 10.00etan izango da azokaren irekiera eta ordurako hainbat postu jarriko dituzte inguruko baserritarrek, eta 14.00ak bitarte egongo da zabalik.

Gauza jakina da aurtengo negua nahiko luze eta gogorra izan dela eta urtaro horrek eragindako eguraldi nahasiak ez diela gehiegi lagundu baserritarrei baratzeko lanetan ari-tzerako orduan. Hala ere, udaberriko produktu berriak pixkanaka hasi dira agertzen baratzeetan eta bihar ere ikusgai izango dira Beasaingo bertako produktuen azokan egongo diren postuetan. Esaterako, beste hainbat produktuen artean, denboraldiko lehen baba eta ilarrak erosteko aukera izango dute gerturatzen diren guztiek. Bertako lekale horiez gain, barazkiak, eztia, loreak, gazta, marmeladak, ogia eta haziak ere eskuratzeko aukera izango dute erosleek.

txikienak, sukaldaritzanNahiz eta azoka bera ez den izaten zehazki haurrentzako zuzendua, haiei zuzendutako ekintzak ere izango dira biharkoan. Gauzak horrela, Txiki-txikitatik gure burua nola zaindu ikasten izenburupean haurrei zuzendutako sukaldaritza tailerra antolatu du Beasaingo Udalak. Helburua bertako produktu horiek etxeko txikienei gerturatzea da eta azokan garaiko produktu horiekin umeentzako plater goxoak, erakargarriak eta osasungarriak presta-tzen irakatsiko die Garbiñe Etxaniz dietistak. 11.30ean hasiko du saioa eta ordubete inguru iraungo du ekintza honek.

Bestalde, kontuan izan behar da, ohiko legez, azokan erosketak egiten dituzten bezeroei garaian garaiko produktuen egutegi bat emango zaiela eta sukaldaritzan murgiltzeko asmoarekin, lortu ahal daitezkeen produktu horiekin sukaldatzeko errezeta liburuak ere banatuko dizkie. Hala ere, azoka amaitu baino lehen, 13.30ean, azokako produktuez osatutako bi saskiren zozketa egingo da azokan erosketak egindakoen artean. Beasaingo Udalak jendeari azoka berezi honetara gerturatzeko deia egin du.

Herramientas de Contenido