Lazkaoko festetan karrozak eta jaimak kontrolatuko dira

Aurtengo Lazkaoko San Prudentzio jaietarako Udalak hainbat neurri hartuko ditu mozorro egunean

Viernes, 6 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Lazkaoko haurrak mozorrotuta plazan dantzan, iaz.

Lazkaoko haurrak mozorrotuta plazan dantzan, iaz. (Argazkia: M.A.)

Galería Noticia

Lazkaoko haurrak mozorrotuta plazan dantzan, iaz.

lazkao- Laster hasiko dira Lazkaon aurtengo San Prudentzio jaiak. Azken urte hauetan modu espontaneoan haziz joan da San Prudentzio jaietako mozorro egunean karrozen, ibilgailuen eta jaimen erabilera. Horren aurrean, Udalak, “zarata arazoak eta istripuak gertatzeko arriskuak” ere igo egin direla azaldu du eta horregatik hainbat neurri hartuko ditu.

Inolako kalterik edo eragozpenik egon ez dadin, aurtengo mozorro egunerako, hilak 21, horrelako zein elementu erabiliko den aurreikuspena egin nahi du Udalak, zerrenda bat osatu eta zein neurri hartu behar diren eta zein baliabide bideratu behar diren zehazteko asmoarekin. “Festak denontzat festa izan daitezen, guztion inplikazioa behar da. Horregatik, zuen laguntza eskatzen da”, agertu dute Udaletik eta eskaria zabaldu die lazkaotar guztiei: “Jaima edo karroza jartzeko asmoa baduzue, bete etxe guztietara banatu den izen emate orria”. Orri hori bete ostean, Udaletxean entregatu beharko da apirilaren 11a baino lehen.

Hala ere, hainbat zehaztasun aurreratu dituzte. Derrigorrezkoa izango da aurrez aipaturiko dokumentuak bete eta udaletxean entregatuta izatea. Bestalde, karpek, karrozek edo ibilgailuek mozorroarekin lotura izan behar dute eta plazako ekitaldiak eta ordutegiak errespetatu beharko dituzte. Gainera, karpak erabat itxiak ezingo direla izan ere nabarmendu dute. Noski, mozorro eguna amaitzerako, erabiltzen diren material guztiak jasota utzi beharko dira inolako oztoporik sor ez dezaten eta herria txukun mantentzeko asmoarekin.

Amaitzeko, Udalak, mozorro eguneko desfilean eta lehiaketan parte hartzera animatzen ditu herritarrak eta parte hartu nahi dutenek aurrez eman behar dute izena horretarako banatu den orria udaletxera eramanda, hilaren 16a baino lehen. - M.A.

Más sobre Vecinos

ir a Vecinos »

Últimas Noticias Multimedia