Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra
goierri

“Bikoiztu egin da euskararen erabilera errenta aitorpenean”

Lazkao, Ordizia eta Beasainen 2009 urtetik tramitea euskaraz egiten dutenen kopurua igo da

M. Aranburu - Sábado, 7 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Leire Artola, Xabier Arrasate eta Joxi Iturrioz, kanpainaren aurkezpenean, Lazkaoko Udaletxean.

Galería Noticia

  • Leire Artola, Xabier Arrasate eta Joxi Iturrioz, kanpainaren aurkezpenean, Lazkaoko Udaletxean.

lazkao- Dagoeneko bederatzi urte pasa dira Lazkao, Ordizia eta Beasainek elkarlanean Egizu Euskaraz!kanpaina antolatzen hasi zirenetik. Helburu argia lortu nahi dute hiru herriek: euskaraz egiten diren errenta aitorpenen kopurua hazten joatea urtez urte.

Eta hain justu ere, urte hauetan jasotako emaitzak eman dituzte ezagutzera hiru herri hauetako ordezkariek, Xabier Arrasatek (Lazkao), Leire Artolak (Beasain) eta Joxi Iturriozek (Ordizia). “Kanpaina abian jarri genuen urtetik hona hiru herritan bikoiztu egin da euskaraz errenta aitorpena egiten dutenen portzentaia”, nabarmendu du Artolak. Gainera, zenbakiak ere agertu dituzte. 2009 urtean, Beasainen deklarazio guztien %8,37 soilik egiten ziren euskaraz, Ordizian %8,29 eta Lazkaon %15,52. Iazko datuei erreparatuz, ordea, igoera nabarmena izan dela ikus daiteke: %17,87 izan ziren Beasainen, %18,54 Ordizian eta %27,88 Lazkaon. Joerari begira igoera gehiena Ordizian izan bada ere, hiru herrien artean tramite hauek euskaraz egiten dituztenen gehiengoa lazkaotarra da, lautik batek aukera-tzen baitu euskara hizkuntza.

Egizu Euskaraz! kanpainaren esku-orria bidaltzeaz gain, hiru herrietako biztanleek haien etxeetan jasoko dute hiztegi bat, izan ere, Artolak azaldu moduan, “zenbaitetan terminologia arrotzak atzera botatzen du herritarra”, eta horregatik hiztegi bat txertatzea erabaki dute, guztiek ondo uler dezaten hitz bakoitzaren esanahia zein den.

proposamenak etxeraIazko urteari dagokion errenta aitorpena egiteko kanpaina apirilaren 23an hasi eta ekainaren 30ean amaituko bada ere, Foru Ogasuna apirilaren 10ean hasiko da etxeetara autolikidazio proposamenak bidaltzen. Apirilaren 16tik aurrera eman ahalko zaie onespena proposamen horiei. Errenta aitorpen mekanizatua edo Internet bidezkoa egin nahi izanez gero, apirilaren 23tik aurrera egin ahalko dira. Ohiko moduan, hiru bide egongo dira aitorpena egiteko: autolikidazio proposamena, mekanizatua eta Internet bidezkoa.

Hiru ordezkariek aitorpena euskaraz egitearen garrantzia nabarmendu dute: “Goierrin euskarak aurrera egin dezan garrantzitsua da urratsak ematea. Egizu euskararen aldeko aukera”, zehaztu dute.

Herramientas de Contenido