goierri

Lazkao Txiki oroituko dute haren jaioterrian hainbat ekintzekin

Lazkaoko zenbait eragilek Lazkao Txiki nor izan zen azaltzeko ekintzak antolatu dituzte haren heriotzaren 25. urtemugan

Domingo, 8 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Joxemiel Iztueta, Lazkao Txiki, ETBko erreportaje batean.

Joxemiel Iztueta, Lazkao Txiki, ETBko erreportaje batean. (Argazkia: N.G.)

Galería Noticia

Joxemiel Iztueta, Lazkao Txiki, ETBko erreportaje batean.

Lazkao- Apirilaren 3an bete ziren 25 urte Joxemiel Iztueta, Lazkao Txiki, hil zenetik. Herrian bertan, beste hainbat txokotan bezala, haren presentzia oso bizirik dute eta horregatik, urtero antolatzen ditu Gerriko Kultur elkartean haren oroimenezko ekitaldiak. Aurten, baina, horrelako urteurren berezia izanik, ez dira atzean gelditu eta ekintza sorta zabala antolatu dituzte elkarlanean Gerriko Kultur Elkarteak, Oin Arin dantza-taldeak, Lazkao Txiki musika-eskolak, Ama Lur mendi-elkarteak, GoiBE, Goierriko Bertso Eskolak eta Lazkaoko Udalak.

“Lazkao Txiki maite genuen eta maite dugu, oraindik ere, Lazkaon”, azaldu dute Gerriko kultur elkartetik. “Berak gustuko zuen bezala, bertsoa, txistea, kontuak eta kantuak, dantza, musika, jolasak eta mahai inguruko otorduak aitzakia hartu eta haurrak, gazteak eta helduak, bera ezagutu genuenak eta ezagutu ez zutenak, lazkaotarrak eta ingurukoak, elkar-tzen gara urtero eta aurten ere hala egingo dugu”. Helburu bakarra baina garrantzitsua dute ekintza hauek: Lazkao Txiki nor zen transmititzea.

Asteazken honetan izango da lehena: Gerriko txokoan, 18.30ean, Iñaki Murua, Mikel Mendizabal eta Millan Telleriak Lazkao Txikiren emariak, bertsoak, kontuak eta komeriakberriketan-solasaldia egingo dute. Ostiralean, berriz, bertso afaria izango da. Jon Maia eta Unai Iturriaga bertsolariak izango dira gonbidatuak eta izena emateko 688 822 871 zenbakira deitu behar da. Saioa 20.30ean hasiko da, Lazkaomendiko Lartxai elkartean.

Igandean, hilak 15, Lazkao Txiki gogoankultur ekitadia egingo da, 12.30ean, Lazkao Txiki zelaian. Apirilaren 17an, bestalde, haurrentzako jolasak antolatu dituzte Maizpide Euskaltegiko ikasleekin batera, 16.30ean, plazan. Maiatzaren 19an amaituko dira ekintzak eta Lazkaotik Lazkaomendira ibilaldia egingo dute, 15.00etan plazatik abiatuta. - M.A.

Últimas Noticias Multimedia