Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra
buruntzaldea

Usurbilgo puntu beltzei buruzko lantaldea proposatu du alkateak

Talde politikoek, herritarrek eta udal teknikariek soluzio integral bat aurkitu beharko lukete

Aitziber Muga - Domingo, 8 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Troiako pasabidea, gaur egun.

Troiako pasabidea, gaur egun.

Galería Noticia

  • Troiako pasabidea, gaur egun.

Usurbil-Usurbilgo azkeneko Udalbatzan, alkateak, Xabier Arregik, herriko puntu beltzei “soluzio duina eta osoa ematea lehentasunezkoa” dela udal Gobernuarentzat adierazi zuen eta horregatik, lantalde bat osatzeko proposamena egin zuen. Alderdi politikoak, herritarrak eta udal teknikariak elkarrekin lanean aritzeko gunea izatea nahi du, eta guztiek begi onez ikusiko luketen konponbide bat adostea da helburua. “Herri gisa jardun behar dugu beste erakundeen aurrean”, azpimarratu zuen. Troiako pasaguneari buruz EAJk aurkeztutako mozio baten testuinguruan egin zuen proposamen hori alkateak. Oro har, guztiek begi onez hartu zuten ekimena.

Aurretik eztabaida sutsua izan zuten EH Bilduk eta EAJk, azken honen mozioaren edukien harira. Mozioak EAJren eta PSEren babesa baino ez zuen izan, eta, horrenbestez, ez zuen aurrera egin.

Udalak Troian oinezkoen gaineko pasabide bat nahi du eta ez Aldundiak defendatzen duen semaforo bidezko bidegurutzea

Bestalde, EAJren irudiko, ETSk Troiako pasabiderako egin duen proiektua “gauzatu ezinezkoa” da, ez baita “errealista eta zentzuzkoa” 2,4 milioi euro gastatzea oinezkoen pasabide bat egiteko. “Gure ustez badaude soluzio egingarriak eta udal Gobernuak bere alderdi interesak alde batera utzita, berari dagokion erantzukizunari aurre egin behar dio eta beste erakundeekin jarrera konstruktiboan lan egin”. Kritika horren harira, Xabier Arregik gogorarazi zuen proiektu horren lanketa teknikoa ez duela Udalak egin, Eusko Trenbide Sareak baizik. Baina, Aldundiaren ustez aurrekontua gehiegizkoa da.

Halaber, alkateak gogorazi zuen ETSk landu duen proiektua oso serioa dela: “Honaino iristea asko kostatu zaigu, eta zigor gogorra da usurbildarrentzat proiektu hau kaxoi batean gorde nahi izatea, besterik gabe”.

“Diputazioak ETSko proiektuari ezezkoa eman dionetik, egoera asko okertu da, izan ere, orain erakunde bakoitza bere aldetik dabilelako lanean, bakoitza bere soluzioa lan-tzen”, esan dute Udaletik. Hala, Diputazioak Udalera bidali berri duen proiektu-zirriborro bat erakutsi zuen alkateak: Troian semaforo bat eta zebrabide bat egitea. Beste aldetik, ETS trenbide-pasagunean barrerak jartzea ari da aztertzen. Udalba-tzan zinegotzi batek baino gehiagok adierazi zuen irtenbide hau oso arriskutsua dela. “Ez dago tokirik gune horretan barrerak altxa arte zain egoteko”, argudiatu zuten.

Herramientas de Contenido