Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Baluarte Txiki ‘Zirkua soinu!’ ikuskizunarekin amaituko da larunbatean

baluarte.com - Lunes, 9 de Abril de 2018 - Actualizado a las 13:18h

Baluarte Txiki ‘Zirkua soinu!’ ikuskizunarekin amaituko da larunbatean.

Baluarte Txiki ‘Zirkua soinu!’ ikuskizunarekin amaituko da larunbatean. (BALUARTE)

Galería Noticia

  • Baluarte Txiki ‘Zirkua soinu!’ ikuskizunarekin amaituko da larunbatean.

Baluarteko Ganbera Aretoak Baluarte Fundazioak denboraldi honetan estreinekoz programatu duen Baluarte Txiki zikloaren zazpigarren eta azkeneo hitzordua hartuko du larunbatean, hilak 14an: Zirku soinua!;zirku batean jaio den eta bere lekua aurkitzen ez duen Felipe txikiaren historia Ana Hernández narratzaileak azaltzen duen bitartean, Hartmann, Dukas, Fucik, Mancini, Offenbach, Rota eta Khachaturian musikagileen hainbat partitura entzun ahalko dira Aralar Ensemble taldearen metal boskotearen eta perkusioaren eskutik. Ikuskizunaren bi emanaldi egongo dira: 17.00etan gaztelaniaz eta 18.30ean euskaraz.

Sarrerak 8 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan, 902 15 00 25 telefonoan eta www.baluarte.com web orrian. Gainera, pack familiarra (2 heldu + 2 haur) eskuragai dago, 25 eurotan, soilik leihatilan.

Herramientas de Contenido

etiquetas: baluarte, kultura