Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra
Zirrikituetatik begira

Emakumeek ikasi dezaketena

Ana Urkiza - 2018(e)ko apirilaren 9a, astelehena - 10:34etan eguneratua

Bilboko Ingeniaritza Eskolak aurten banatu dituen 800 diplometatik %25 omen da "bakarrik" emakumezkoena. Eta ikasleek batxillergorako aukeratzen dituzten adarrak kontuan hartuta, joerak ez omen du aldatzeko itxurarik.

Berehala daramazkigu eskuak burura. Instituzio ezberdinek, neskek teknologia eta zien-tzien alorreko ikasketak egitera animatzeko abian jarritako kanpainek eraginik izan ez dutelakoan gaude.

Ni, ostera, ziur nago denbora kontua dela. Duela 20 urte, ez zen ohikoa, ikastetxeek batxillergoko ikasgeletara euren esperientzia profesionalari buruz hitz egiteko eramaten dituzten profesionalen artean, emakumezkoak aurki-tzea. Edo beste era batera esanda, emakumezkoenak ez "ohi" ziren profesioei buruz hitz egitera emakumezkoak eramatea. Gaur egun, hala da. Eta, gazteek, normaltzat hartzen dute matematikari edo fisikari emakumezko baten ibilbidea ezagutzea edo eta emakumezko kotxe mekanikari batena. Kontua da, esperientzia horiek kontatzerakoan, emakumezko profesional horiek beren bizitza pertsonalaz edota eta gizartean duten irudiaz edo onarpen eta integrazio mailaz ere hitz egiten dutela.

Oraindik, profesio horietan emakumezkoa izatea "ez-ohikoa", "zaila" edo "exigentea" dela esaten jarraitzen dute. Batzuetan, bizitza pertsonalaren zati bati uko egin behar izan diotela;besteetan, beren lanaren bikaintasuna demostra-tzen jarraitu behar dutela Baina pasioz eta konbentzimenduz hitz egiten dute. Eta osagai horiek, izango dute eragina. Geroxeago. Urte batzuk barru Kanpainak egiteaz gain, instituzioek, profesio horietan aritu eta bizitza pertsonalari uko ez egiteko adinako neurriak hartzen doazen neurrian. Eta emakumezkoen lorpenak edo eredugarritasuna gizonezkoenen aldamenean jasotzen hasten direnean.

Ez da hain zaila. Neurri zehatzak hartu eta benetan betetzen direla ziurtatzea da kontua.

Besterik gabe.

Herramientas de Contenido