Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

NUP-ek irailaren 4an, asteartea, abiaraziko ditu 2018-2019 ikasturteko graduko titulazioen eskolak

Lehenengo mailako ikasleek Ongietorri Jardunaldian parte hartuko dute irailaren 3an, astelehena, eta beren unibertsitate bizitza hasteko erabilgarria izango den informazioa jasoko dute

UNAVARRA.ES - Lunes, 9 de Abril de 2018 - Actualizado a las 13:21h

Ikasturte honetako eskolen hasiera Iruñeko Arrosadiko campusean.

Ikasturte honetako eskolen hasiera Iruñeko Arrosadiko campusean. (UNAVARRA.ES)

Galería Noticia

  • Ikasturte honetako eskolen hasiera Iruñeko Arrosadiko campusean.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) graduko ikasleek irailaren 4an, asteartea, hasiko dituzte 2018-2019 ikasturteko eskolak. Aurreko egunean, irailaren 3an, astelehena, lehen mailan matrikulatutako ikasleek Ongietorri Jardunaldian parte hartuko dute. Informazio saio horretan, Unibertsitatean ikasten hasiko diren ikasleek aukera izango dute erakundearekin lehen harremana edukitzeko. Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak onetsi duen egutegi akademiko horretan, halaber, graduko titulazioetako eskolak emateko eta ebaluazio jarraitua egiteko aldia ere jaso dira: irailaren 3tik hurrengo urteko urtarrilaren 11ra arte, udazkeneko seihilekoari dagokionez, eta urtarrilaren 24tik maiatzaren 31ra arte, udaberriko seihilekoari dagokionez. Gainera, errekuperazioko ebaluazio aldi bat ezarri da, urtarrilaren 14tik 23ra, udazkeneko seihilekorako, eta ekainaren 3tik 14ra, udaberriko seihilekorako. Unibertsitate masterren kasuan, egutegiak ezartzen du eskolen hasiera irailaren 10etik 24ra bitartean izango dela, master bakoitzeko zuzendaritza akademikoak erabakitzen duenaren arabera. Bestalde, eskolak emateko irakastaldia eta ebaluazio aldia irailaren 10-24tik otsailaren 28ra izango da, udazkeneko seihilekorako, eta otsailaren 1etik ekainaren 28ra, udaberriko seihilekorako. Ohiz kanpoko ebaluazioa uztailaren 1etik 19ra izango da.

Oporrak eta jai akademikoak

Egutegiak ezartzen duenez, Eguberrietako oporrak abenduaren 22tik urtarrilaren 6ra izango dira, eta Aste Santukoak apirilaren 18tik 28ra. Apirilaren 12an, ostirala, Unibertsitatearen Eguna izango da;beraz, jaieguna izango da ondorio guztietarako. Azkenik, jaiegun akademiko partikular hauek ezarri dira: abenduaren 14a (San Joan Gurutzekoa), Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatean;urtarrilaren 7a (San Raimundo Peñafortekoa), Zientzia Juridikoen Fakultatean;martxoaren 8a (San Joan Jainkoarena), Osasun Zientzien Fakultatean;martxoaren 19a (San Jose), Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoan (TIIGMET);apirilaren 5a (San Vicente Ferrer), Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean;eta maiatzaren 15a (San Isidro Nekazaria), Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoan (NIGMET). Hala ere, fakultateek eta eskolek jai hauek aldatzen ahal dituzte komeni zaienaren arabera.

Herramientas de Contenido

etiquetas: upna, nafarroa