Aritz Perez eta Maitane Ariztimuño | maitingorri jantziak

“Haurrentzat pieza bakarreko baserritar jantziak egin ditugu”

Aritz Perez eta Maitane Ariztimuñok proiektu berria abiatu dute: tela bereziak, haurrentzako arropak eta kaxerito jantziak jarriko dituzte salgai online

M. Aranburu - Martes, 10 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Aritz Perez eta Maitane Ariztimuño, maitingorri jantziak

Aritz Perez eta Maitane Ariztimuño, maitingorri jantziak

Galería Noticia

Aritz Perez eta Maitane Ariztimuño, maitingorri jantziak

ordizia- Ikasketez arkitektoa da Aritz Perez donostiarra, baina dagoeneko hainbat eta hainbat lanetan ibili dela onartzen du. Duela sei urtetik Maitane Ariztimuño lazkaotar erizainaren bikotekidea da eta Ordizian bizi dira gaur egun. Orain, haurra izan ostean, Maitingorri proiektu berria jarri dute martxan. Webgunean oihal bereziak, haurrentzako pieza bakarreko baserritar jantziak eta arropa jarriko dituzte salgai.

Elkarrekin proiektu berri bati heldu diozue, Maitingorri izenekoa. Noiz hasi zineten ideia hau ontzen?

-Maitane Ariztimuño: duela bost urte inguru langabezian gelditu nin-tzen eta denbora librea aprobetxa-tzeko asmoarekin josten hasi nin-tzen. Youtuben tutorialak ikusten nituen, autodidakta moduan. Orduan, Aritzen koadrilakoak umeak izaten hasiak ziren eta nik egindako arropak oparitzen nizkien. Asko gustatzen zitzaizkiela esaten zidaten guztiek eta horrela, nire buruan pentsamendu hori sortu zen. -Aritz Perez: nire lagunek ez zuten sinesten berak egindako arropak zirela, uste zuten nonbaiten erosiak izango zirela, eta batek baino gehiagok esaten ziguten egunen batean salduz gero erosiko zituztela.

Zerbait berezia izango zuten orduan haurrentzako egindako arropek.

-M.A.: bai, oihal bereziak dira, izan ere, horiek Alemaniatik ekartzen hasi nintzen. Interneten saltseatzen nenbilen ea zein oihal gustatzen zi-tzaizkidan gehien eta halako batean bertako denda batekin topo egin nuen. Oihal sorta bat eskatu nuen eta horiekin sortutako piezak oraindik eta gehiago gustatu zirela esango nuke.

-A.P.: oihal organikoak dira denak eta gehienak estanpatu edo irudi alaiak dituzte, oso originalak dira. Gainera, kotoizkoak dira guztiak.

Beraz, etxean egiten zenituzten zuen inguruan jaiotzen zirenentzako arropak?

-M.A.: bai, etxean josten nuen bertan neukalako josteko makina. Baina egia da langabezian egon arte inoiz ez nuela makina hori ukitu ere egin. Gaztetan zerbait josia naiz, baina ondoren, oroitzen naiz 15 urte inguru edo nituela gurasoek oparitu zidatela makina, eta horrekin hasi nintzen.

Orain, zuen enpresa propioa sortu duzue. Nolakoa izan da ibilbidea?

-A.P.: ikusiz ingurukoei egiten genuena asko gustatzen zitzaiela, erabaki genuen azoketara joaten hastea ideia ona izan zitekeela. Bar-tzelonan oporretan geundela entzun genuen artisauen azoka bat zegoela eta bertara hurbildu ginen.

-M.A.: bai, hori da. Hango azokan denetik zegoen eta esperientzia aberasgarria izan zela uste dugu. Azken finean, gauza txikiak ere ikusi genituen, haien proiektuarekin hasi berriak zeudenak, diseinu bereziak... Baina gure ideiari helduz, ohartu ginen hemen ez zirela saltzen oihal horiek eta orduan pentsatu genuen ea zergatik ez genituen guk tela horiek saltzen, bitartekari lan hori egiten. Horrela, sare moduko bat osatuko genuke.

Oihalak saltzeaz gain, ordea, beste aukera batzuk ere eskainiko dituzue, ezta?

- A. P: bai. Kalitate altuko oihalak salduko ditugu, baina beste bi bide ere bai. Batetik, haurrentzako kalerako arropa sortzen ari gara, eta bestetik, haurrentzako pieza bakarreko baserritar jantziak ere bai.

Eta nolakoa izango litzateke pieza bakarreko jantzia?

-A.P.: dagoeneko bat egin dugu, gure haurrarentzat. Kontua da ikusten dugula haurrei ohiko baserritar jantziak janztea lan handia dela, eta gainera, askotan kendu behar izaten dela fardela aldatzeko, zikindu delako... kapak eta kapak izaten dituztela gainean. Orduan pentsatu genuen guztia elkarrekin jostea. Esaterako, zapatila eta mediak elkarrekin jostea errazagoa izateko eta berdina baserritar galtzekin, eta alkandora eta txalekoarekin ere bai. Haurra aldatzerako orduan ere lana asko errazten zaie gurasoei, eta oraingoz, sortu dugun lehen pieza horrekin gustura gaude, ikusi dugulako posiblea dela egitea.

-M.A.: hemendik bi hilabete ingurura egongo da Maitingorri webgunea martxan eta orain guztia produzitzen gabiltza. Nik josi egiten dut, eta aldiz, Aritzek patroiak egiten ditu, arkitekturarekin lotura baitu nolabait.

Más sobre Vecinos

ir a Vecinos »

Últimas Noticias Multimedia