Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Autodefentsa feministako doako tailerra antolatu da

2018(e)ko apirilaren 11a, asteazkena - 10:49etan eguneratua

 OIARTZUN – Autodefentsa feministako tailerra izango da hilaren 20an eta 21ean Maitena Monroy adituarekin Udalak eta Oiartzungo Feministen Asanbladak antolatuta, dohainik. Zortzi orduko saioa izango da: ostiralean 17.00etatik 20.00etara (udaletxeko areto nagusian) eta larunbatean 10.00etatik 15.00etara. Izen-ematea, udaletxean edo feminismoiartzun@gmail.com-era idatzita. Hilaren 18a izango da izena emateko azkeneko eguna. – A.M.

Herramientas de Contenido