Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Birziklapen-etxola konpontzera eraman zuten atzo

Getariako Sahatsaga kalean dagoen etxola hamar bat egunen ondoren jarriko dute berriro ere erabilgarri

2018(e)ko apirilaren 11a, asteazkena - 06:03etan eguneratua

Sahatsaga kalean dagoen birziklapen-etxola.

Sahatsaga kalean dagoen birziklapen-etxola.

Galería Noticia

  • Sahatsaga kalean dagoen birziklapen-etxola.

Getaria- Getariako Sahatsaga kalean dagoen hondakinak biltzeko etxola konpontzera eraman zuten atzo eta, ondorioz, hamar bat egunez ezingo da zerbitzu hori erabili. Udal Elkartetik ohar baten bidez jakinarazi dutenez, egokitzapenak eta konponketak egin bezain laster lehengo lekuan jarriko dute berriro ere.

Urola Kostako Udal Elkarteak eta Getariako Udalak duela sei urte jarri zuten birziklatzeko etxola (2012ko uztailean), herritarrei etxeko hainbat hondakin arriskutsu gaika biltzeko aukera eskaintzeko. Sei urte hauetan herritarren erantzuna “oso ona” izan da, eta aurtengo martxoan bildutako hondakinak ugariak izan dira;besteak beste, etxeko olioa (100 litro), aparailu elektrikoak eta elektronikoak (100), fluoreszente eta bonbilak (60 unitate), pilak (80) eta aerosol ontziak (40).

Gure eskualdean, guztira, hondakinak biltzeko hiru birziklapen-etxola daude;hain zuzen ere, Getarian, Zumaian eta Aian.

Olioa, tresna elektrikoak...Udal Elkartetik zehaztu dutenez, honako hondakin hauek utz daitezke etxolan;erabilitako sukaldeko olioa, ibilgailuen olioak, inprimagailuen toner-karkasak, disketeak, bideo-zintak eta an-tzekoak, aerosol ontziak, fluoreszenteak, etxeko tresna elektriko txikiak (irabiagailuak, tostadorak, mugikorrak...), arropa, ehunkiak, osagarriak eta oinetakoak, termometroak, pilak, erradiografiak, garbiketako produktuak eta etxeko bestelako produktu kimikoak, pinturak eta disolbatzaileak eta kontsumo baxuko bonbillak. - A.R.

Herramientas de Contenido