Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Urnietak Azkorten %50 murriztu du ur kontsumoa

Hoditeria konpondu da eta depositoa betetzeko argindarra eta bonben erabilera txikitu egin da

Miércoles, 11 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Urnieta- Ur hoditeria berria jarri da Azkorteko ermitara doan bidean, Haritzleku etxearen paretik Elorriaga baserrira doan bidegurutzeraino, eta hobekuntza horri esker egunean 25 metro kubiko ur gutxiago, kontsumitzen dira, gutxi gorabehera.

Lehen eremu horretan zegoen kontsumoa 50 metro kubikokoa zen, beraz %50 murriztu da. “Hobekuntza nabaria da”, Urnietako Udalaren hitzetan.

Ura ez da obra horrekin aurrezten den bakarra. Izan ere, argindarraren kontsumoak behera egin du eta bonben erabilera, halaber, gutxitu egin da. Lehen, ur depositoa segurtasun mailaraino betetzeko bi bonbeo egiten ziren eta orain ostera, bakarra, eta denbora gehiago irauten du beteta. - A.M.

Herramientas de Contenido