Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra
Joseba Llorente futbol jokalari ohia

“Ikasketek lehentasuna daukate kirolaren aurretik”

Duela gutxi, Joseba Llorente futbolaria Sunbillako eskolara etorri zen. Jatorra eta umila, gustura egon ginen berarekin hitz egiten. Autografoak ere sinatu zizkigun, gainera.

Sunbillako Ikastetxe Publikoko 6. mailako ikasleak - Viernes, 13 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Galería Noticia

etxeko berriak

sunbilla- Joseba Llorente Sunbillako eskolara etorri da bere borondatez. Joseba Villa-real, Erreala, Osasuna eta Valladoliden jokatutako futbolaria dugu. Gainera, Espainiako Ligako golik azkarrena dauka, 7 segundotan sartutakoa. Joseba pertsona bezala jatorra eta umila da. Egia esan oso gustura egon ginen berarekin. Gainera, autografoak sinatu zizkigun eta argazki bat ere atera genuen elkarrekin.

Anai-arrebarik baduzu? Haiek ere kirolariak dira?

-Bai, bi ditut. Anai zaharrena tenisean jolasten zen, baina erretiratu zen, eta bestea futbol entrenatzailea zen.

Bikoterik baduzu? Haurrak dituzu?

-Bai, emaztea dut eta baita hiru alaba ere.

Zein futbol taldek du afiziorik onena?

-Osasunarena.

Baduzu ikasketarik? Zertan bete-tzen duzu zure denbora?

-Bai, profesional mailan debutatu arte ikasten egon nintzen. Orain, aita lanak egiten ibiltzen naiz, alabak zaintzen, bikoteari laguntzen eta kirola egiten pasatzen dut denbora.

Zergatik utzi zenuen futbola?

-Lesio asko izan nituen, gazteak fuerte etortzen ziren, gainera, emazte bat eta hiru alaba nituen. Orduan, familiari denbora dedikatzeko ordua zela konturatu nintzen.

Txikitatatik futbolaria izan nahi zenuen?

-Ez, pilota, korrika eta futbola egiten nituen.

Nonbaitetik etorri zitzaizun futbolaria izateko gogoa?

-Ez, hamabi urterekin Errealetik deitu ninduten eta orduan hasi nintzen futbolean gehiago jokatzen.

Zenbat urterekin hasi zinen futbolean jolasten?

-Bost urterekin hasi nintzen futbolean jolasten.

Zein taldetan hasi zinen?

-Hondarribian hasi nintzen nire eskolako talde batean.

Zein izan da zuretzat zure golik garrantzitsuena?

-Villa-Realekin sartu nuen gola izan da, final laurdenetara pasatzeko balio izan ziguna.

Zein izan zen zure lehenengo talde profesionala?

-Nire lehenengo talde profesionala Erreala izan zen, 19 urterekin hasi nintzen.

Egon zaren talde guztietatik zein duzu gustukoen?

-Denak, egon naizen talde guztietan lagun berriak egin ditudalako.

Zein izan da zure taldekiderik hoberena?

-Denekin oso ongi moldatu naiz, baina logeletan suertatu naizenekin tratu gehiago izan dut, adibidez, Patxi Puñal eta Iñaki Aranbururekin.

Aspertu zara futbolean jolasten?

-Ez, kirola asko gustatzen zaidalako.

Zein izan da egon zaren taldeetatik jokalaririk hoberena?

-Cazorla eta Marcos Senna izan dira egon naizen taldeetatik jokalaririk hoberenak.

Zer iruditzen zaizu neskak futbolaren munduan sartzea?

-Oso ongi, kirolaren munduan ere berdintasuna egon behar du, leku guztietan bezala.

las claves

“Hamabi urterekin Errealetik deitu ninduten eta orduan hasi nintzen futbolean gehiago jokatzen”

“Aita lanak egiten ditutu orain, alabak zaintzen, bikotea laguntzen eta kirola egiten pasatzen dut denbora”