Baso berezi baten aberastasuna ezagutzeko hitzaldiak

Viernes, 13 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Bisitariak, Bertizko lorategian. ondikol

Bisitariak, Bertizko lorategian. ondikol

Galería Noticia

Bisitariak, Bertizko lorategian. ondikol

Antolatutako hitzaldien bitartez bertaratuek hobeto ezagutu ahal izan zuten Bertizko basoa. Martxoaren 24an, larunbatean, hiru hitzaldi eskaini ziren: “Zuhaitz zaharrak eta horien garrantzia basoetan”, Oscar Schwendtne-ren eskutik, Zuhaitz Zaharren Lagunak Elkartekoa;“Gaztainadia: egungo egoera eta etorkizuneko aukerak”, Josefa Fernándezen eskutik;Mendietako ingeniaria eta Galiziako Xuntako Baso Ikerketa Zentroko Selbikultura eta Hobekuntza Genetikoa Departamentuko burua;eta “Bertiz, okilen erresuma”, Miguel Mari Elosegiren eskutik;Nafarroako Natura Inguruneko Zerbitzura atxikitako biologoa.

Hitzaldiak amaitzean, 12:30 aldera, Hide-a inauguratu zen Markategiko parajean. Egurrarekin eraiki da ormigoizko orubearen gainean, 4,5 m x 3,0 m-ko azalera du eta 2,15 m-ko altuera. Zelatan egoteko beirak dituzten leihoak ditu eta beirarik gabeko hiru irekiera argazkiak atera ahal izateko. Hide-a diseinatzerakoan ingurumen-hezitzaileek eta argazkilari profesionalek hartu dute parte, talde batzuen eta besteen premietara ahalik eta ondoen egokitzeko.

Egun lasaia eman nahi duzu basoaren taupadak entzuten? 2.040 hektarea estaltzen duen landaretza oparoa dago Bertizen. Luzera eta malda desberdinetako bidexka batzuk daudenez, baso atlantiko horren ñabardurak gozatzeko aukera izanen duzu. Era berean, interprete espezialista batzuek hango bazter ahaztezinetan gidatuko zaituzte, baita pertsonaia mitologikoei buruzko istorio fantastikoak kontatuko ere. Merezi du jaurerriko baso atlantikoa miatzea, izozterik ez dagoenez, hango mikroklima hezeak bozkarioz betetako natur dotorea sortu baitu.