Informazioa eta heziketa, prebentzioaren tresnak

Heziketa Ikasturte osoan zehar, Foruzaingoak errepideko heziketari, sare sozialei edota eskola jazarpenari buruzko hitzaldi eta aktibitate desberdinak eskaintzen ditu.

Viernes, 13 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Drogei buruzko hitzaldi bat, Tuteran.

Drogei buruzko hitzaldi bat, Tuteran.

Galería Noticia

Drogei buruzko hitzaldi bat, Tuteran.Neska bat, Foruzaingoaren motorretako batean. d.n.Txakurrek ere euren papera betetzen dute. d.N.Corellako Arrese ikastetxeko haurrak, aktibitateetako batean. d.n.Foruzaingoaren lanaren erakustaldi bat.Aktibitate desberdinek Foruzaingoaren lana ezagutzera ematen dute.Haur Hezkuntzako taldeetan ere hitzaldiak eskaintzen dira. d.n.
  • Flecha Ver anterior
  • Flecha Ver siguiente
Trafikoaren edo drogen inguruko informazioa garrantzitsua suertatzen da etorkizunera begira Heziketa aktibitate bakoitza ikastetxeetako adin desberdinetako ikasleei egokitzen zaie

Diario de Noticias

Trafikoaren funtzionamendu ona kontrolatu, istripuak artatu, modu anitzetako delituak ikertu, herritarren kexak kontutan izan... Foruzaingoen lana arlo ugaritara iristen da. Nafarroako polizia gorpuak, hala ere, bestelako lan garrantzitsu bat ere badauka: prebentzia eta heziketa, etorkizunera begiratzen duten proiektuak garatuz. Eta etorkizunaren protagonista izanen direni zuzentzen zaie horretarako, hau da, ikasleei. Hala, urte osoan zehar, Foruzaingoak ikastetxe eta zentroak bisitatzen dituzte, guraso elkarte eta irakasleen esanetara, hitzaldi eta aktibitateak antolatuz. Euren lana ezagu-tzera ematea eta ikasleek euren ingurua hobeago ezagutzea izan ohi dira aktibitate hauen helburu nagusia. Errepideko arauak ezagutzea, drogen arriskuak zeintzuk diren jakitea, internetek eta teknologia berriek dituzten alde on eta txarrak balioan jartzea, eskola jazarpena edota genero indarkeria ekiditeko berdintasunak duen garrantzia azpimarratzea... Halakoak izan ohi dira ikasleek jaso-tzen dituzten irakasgaiak.

Oinarrizko heziketa

Foruzaingoaren heziketa programak, azken finean, haur eta gazteen hezkuntza osatzera datoz, edo beste modu batera esanda, egungo jendartearen egunerokoan bizitzeko tresnak ematera. Oinarrizko ezagu-tzak dira eskaintzen dituztenak, baina betiere luzera begira daudenak. Oinezko, bidaiari, gidari edo ikaskide rolean garatzen ikasten dute horrela, izan neska edo mutila, izan kalean, gelan edo sare sozialetan. Errepide heziketari dagokionez, adibidez, trafikoaren arautegia ikasteko materiala, inguru honetan molda-tzeko hitzaldiak, edota bizikleta, motorra edo istripuen alorrean jakin beharrekoak eskeintzen dizkiete ikasleei. Guzti hori, noski, ikastetxe edo topaketa bakoitzean dagoen ikasleriaren adin guztietara egokituta. Halaber, kontzientziazio kanpainak ere eskaintzen dira.

Heziketa programa osatzen duen beste aktibitateetako bat, substan-tzia estupefazienteen inguruko hi-tzaldiak dira, nerabeei zuzentzen zaiena batez ere. Gai honen inguruko arautegia azaltzeaz gain, drogen kontsumoak dakarren ondorio era arazoak izan ohi dira hitzaldi hauetako gai nagusiak. Prebentziora bideratutako hitzaldi hauek eskolekin elkarlanean antolatzen dira duela hamar urtetik hona.

Últimas Noticias Multimedia