Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Natura behatzeko gordelekua

‘Hide’ berria Bertizen Bertizko Parke Naturalean ‘hide’ bat (fauna behatzeko gordeleku bat) zabaldu dute berriki, Basoen Nazioarteko Egunarekin bat eginez.

Viernes, 13 de Abril de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Udazkeneko kolore biziak, Bertizko jaurerrian. tuirismo navarra

Udazkeneko kolore biziak, Bertizko jaurerrian. tuirismo navarra

Galería Noticia

  • Udazkeneko kolore biziak, Bertizko jaurerrian. tuirismo navarra
  • Ingurugiroaren Nazioarteko Egunean bisita bereziak antolatu ziren Bertizen. ondikol

Diario de Noticias

Bertizko Jaurerriko Parke Naturalak Basoen Mundu Eguna dela-eta, “hide” bat inauguratu du berriki da Markategiko parajean. Parke Naturalean azpiegitura hori -fauna behatzeko gordelekua- jar-tzearen helburua da ingurumen-hezkuntzako, sentsibilizazioko eta dibulgazioko jardueren eskaintza hobetzea, Erabilerari eta Kudeaketari buruzko Plan Zuzentzailearen arabera. Hide-ari esker, ikasleek eta parkea bisitatzen dutenek aukera izango dute Eskualdeko Atlantikoko basoko hegazti nagusiak ikasteko eta behatzeko.

Hide-aren inaugurazioarekin amaiera eman zaio Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuak Basoen Mundu Eguna dela-eta Bertizen antolatutako hitzaldi-zikloari. NBEko Ba-tzar Orokorrak urtero martxoaren 21ean egitea erabaki zuen Basoen Mundu Eguna, eta egun horren helburua da gizartea kontzientziatzea basoek pertsonen bizimoduan duten garrantziaz eta ingurumenaren iraunkortasunean, elikagaien segurtasunean eta pobreziaren erauztean bete-tzen duten paper nagusiaz. Basoko edozein administrazio edo kudeatzailerentzat, ekosistema basotsuen kudeaketa iraunkorra giltzarria da oraingo eta etorkizuneko generazioek aurrean dituzten erronkei aurre egiteko.

Bertizko Parke Naturalak Bidasoaren arroko basorik berezienetarikoa eta ederrenetarikoa hartzen du, hedadurarengatik zein balio ekologikoarengatik. Batik bat pagadiak eta hariztiak daude, eta duela 110 urte Pedro Cigak eta Dorotea Fernandezek hasitako baso-kudeaketa kontserbatzera bideratu da erabat. Basoak denboraldi honetan izandako bilakaera naturalaren ondorioz, pagadiak ugaritu dira Atlantikoko baso hauetako berezko bestelako formazioen kalterako;hala nola, gaztainadiak eta hariztiak.

Herramientas de Contenido